Jatetxe eta Elkarte Gastronomikoak protagonistak izan dira
28/07/2026 a las 10:28h.
Igandean 500 urte bete ziren Juan Sebastian Elkano getariarrak bere testamentua idatzi zuenetik eta bertan aipatzen zituen parrillak. Lehen aipamen idatzia aurkitu zela aitzakiatzat hartuta, oroitzapen-ekitaldi bat egin da itsas parrillari Bista Onan igande honetan. Haritz Alberdi alkateak eta Xabier Alberdi historialariak gidatu zuten ekitaldia, eta herriko jatetxe eta elkarte gastronomikoetako ordezkariek ere parte hartu zuten. Belaunaldi ezberdinetako herritarrek parrilla pizteaz gain, Getariako parrillaren identifikazio-plakak banatu ziren, artisau erara eginak, herriko elementu bereizgarri gisa parrillei bizirik eutsi dieten jatetxeak eta elkarte gastronomikoak balioan jartzeko. Parrillak, Getariako egungo paisaiako elementurik ikusgarrienetakoak, itsasoan du jatorria. Izan ere, iraganean, parrillak ontzitik ateratzen zituzten marinelek, itsasoan arraina erretzen zuten modua lehorrera ekarriz.

Ekitaldian zehar, ondorengo jatetxe eta elkarte gastronomikoetako kideek parte hartu zuten:
Politena: Xole Garmendia, Euskal Herriko lehen emakumezko parrilleroa
Astillero: Gorka Lazkano
Balearri: Jon Irigoien
Elkano: Axier Ezenarro
Iribar: Manu Zulaika eta Pili Iribar
Itxas-Etxe
Kaia Kaipe: Peio Arruabarrena eta Joel Muller
Mayflower: Asier Antomas
Txoko: Manu Doñelfa
Elkano Kultur Elkartea: Pello Isasti
San Martin elkartea: Mariano Maltas
Txori-Tonpe Atseden Elkartea: Iñaki Bikuña
Mariñelak: Elena Larrañaga eta Eneritz Manterola
Ixkote: Marcos Aizpuru
Jubilatuak
Artelatz
Gainera, hurrengo pertsonek ere parrillaren inguruan egindako lanagatik ere euren aitortza jaso zuten:
Jose Antonio Ostolaza parrillagileak
Xabier Aldalur itsas sukaldaritzako eta parrillako irakasle eta ikertzaileak
Peio Iribar arrantzale eta bildumagileak
Jon Azkue parrillagileak
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Arraun Elkarteak igo du aurten ikurriña | 0 | 13.61 | 06-08-2026 |
| 2 | Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia | 0 | 8.52 | 24-09-2026 |
| 3 | Getariak horma-irudi berria du, herriaren nortasuna kolorez berrinterpretatzen duena | 0 | 14 | 13-08-2026 |
| 4 | Asteazkenetik igandera Salbatore Jaiak 2026 herri oso baten elkarlanari esker | 0 | 19.52 | 04-08-2026 |
| 5 | Andoni Galarraga gogoan izan dute Keta Babyauto, Zestoa eta jokalari ohiak | 0 | 5.8 | 31-08-2026 |
| 6 | Indarberritzeko jan, edan eta segi festan | 0 | 8.98 | 08-08-2026 |
| 7 | Zelabideko Jaietarako tiketak, salgai | 0 | 18.48 | 23-09-2026 |
| 8 | Jaiei hasiera ematear dira Artadin | 0 | 7.74 | 26-09-2026 |
| 9 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |