Asteazkenetik igandera, Malkorbe hondartzan burutuko dira jarduera ezberdinak uztaileko hirugarren astean
08/07/2026 Actualizado a las 09:19h.
Hondakinik gabeko itsasertz baten alde, uztailak 15etik 19ra Getarian hondartzetako sentsibilizazio kanpaina 2026 burutuko da.
Malkorne hondartzan egingo dira jarduera ezberdinak, uztailak 15 asteazkenean hasi eta uztailak 19 igandean amaituz.
Goizeko 11:00etatik 14:00etara egingo diren jarduerak zehaztu dituzte dagoeneko, 'Udara honetan murgil zaitez olatuen erritmoan' kanpainak lurraldeko hondartzak zeharkatuko ditu ingurumen-tailerrekin, hondartzako materialen doako maileguarekin eta material birziklatuekin musika sortzeko proposamen berritzaile batekin.
5 egunetako egitarauaAsteazkenetik ostiralera gauzaketa egingo da, hondartzako materialen mailegu arduratsuarekin. Musika tresnak sortzeko tailerra ere prest izango dute bertaratzen direnak, hondakinetatik abiatuta musika-tresna sinpleak sortzea izango du helburu.
Mikroplastikoen identifikazioa: hondartzara jaitsiko dira partaideak bertan aurkitzen diren mikroplastikoak identifikatzeko. Lokotx bilketa: birziklatzen ikasteko egokitutako herri kirola egunero jokatu ahal izango da.
Larunbatean, uztailak 18, aurreko egunetan egin diren jardueretatik batzuk kendiu eta bbesteak jarraituko dute. Horrela, gauzateka egingo da, hondartzako materialen mailegu arduratsuarekin eta musika tresnak sortzeko tailerra ere antolatuko da, hondakinetatik abiatuta musika-tresna sinpleak sortzeko moduan izanbo bai dira azaltzen direnak.
Azkenik, uztailak 19, igandean, hiru jarduera jarriko dituzte abian, gauzateka egingo da, hondartzako materialen mailegu arduratsuarekin, musika tresnak sortzeko tailerra berriz errepikatuko da, hondakinetatik abiatuta musika-tresna sinpleak sortzen joateko eta hirugarren jarduera Trakamatrakak zuzendutako ikuskizun musikala egongo da igande eguerdian, 12:30etik 13:30era luzatuko dena.
Erne zeren antolakuntzak zera adierazi du, «baliteke kanpainako egunen batean programatutako jarduerak ez gauzatzea, muturreko meteorologia-baldintzengatik, hala nola prezipitazioengatik edo tenperatura altuengatik».
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Asteazkenetik igandera Salbatore Jaiak 2026 herri oso baten elkarlanari esker | 0 | 19.52 | 04-08-2026 |
| 2 | «Egun handia izango da eta ohore bat Elkano irudikatzea» | 0 | 8.92 | 24-07-2026 |
| 3 | Корхонада бахтсиз ҳодиса юз берганда нима қилиш керак | 0 | 12.64 | 24-09-2026 |
| 4 | Udalak Balentziaga kaleko igogailuaren exekuzio-proiektua idazteko lizitazioa onartu du | 0 | 12.49 | 15-08-2026 |
| 5 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 6 | El Campeonato de Euskadi de Motos de Agua 2026 se disputa este sábado en aguas de la localidad | 0 | 10.31 | 18-09-2026 |
| 7 | El Cascabel, 21 de septiembre de 2026 | 0 | 31.84 | 22-09-2026 |
| 8 | El Cascabel, 22 de septiembre de 2026 | 0 | 31.84 | 23-09-2026 |
| 9 | El Cascabel, 24 de septiembre de 2026 | 0 | 31.84 | 25-09-2026 |