Abuztuko festetara begira prestatu diren ekintza ezberdinetan herritarrak parte hartzera gonbidatzen da
04/07/2026 Actualizado a las 11:50h.
Salbatore Jaiak abuztuan ospatuko dira herrian urteroko legez eta gerturatzen ari direnez, ordurako hainbat jardueratan parte hartzeko izen-emate epeak ireki dituzte udaletik. Herritarrei adi ibiltzeko gogorarazten zaie, izan ere, jarduera bakoitzak bere epea eta baldintzak ditu eta erne ibili beharra dago jokoz kanpo ez geratzeko.
Besteak beste, Salbatoretan izena eman daitekeen ekintza ezberdinak honakoak dira, euren epeak eta baldintzak barne daudela.
Batel Estropada HerrikoiaAbuztuaren 8an aurtengo festetan izango den berrikuntza bat datorkigu, batel estropada herrikoia. Arraun Elkarteak 50 urte betetzen ditu eta jaien barne arraunean egiteko aukera izango da
Estroapa honetan parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 12 urtekoa izango da eta izen-ematea uztailaren 1etik 31ra egin ahal izango da Turismo Bulegoan. Hasi prestaketa eta animatu arraunean egitera.
Gaztetxoen II. Izozki TailerraAbuztuaren 5ean eta joan den urtean izan zuen arrakasta ikusita LH4, LH5, LH6 eta DBH1eko gazteei zuzendutako izozki tailerra egingo da eta izena emateko epea uztailaren 20tik 28ra izango da, Turismo Bulegoan.
XII. Patata-Tortilla TxapelketaGazteen arteko Patata Tortilla Txapelketa Salbatore Jaietan bere lekua hartu du eta sukaldatzen hasteko aitzaki ona bihurtu da.-Abuztuaren 8an egingo da eta parte hartu nahi dutenek uztailaren 20tik 28ra eman beharko dute izena Turismo Bulegoan.
Marmitako TxapelketaAzkenik, abuztuaren 9an egingo da Marmitako Txapelketa, bere XXVIII. edizioa osatuz. Izen-ematea uztailaren 14tik 22ra egin ahal izango da Udaletxean, 22ko eguerdiko 13:00ak bitartean.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Azken egunak Salbatore Jaietako txapelketetan izena emateko | 0 | 10 | 24-07-2026 |
| 2 | Salbatore Eskupilota Txapelketa abiatu du Gure Txeru Elkarteak | 0 | 13.31 | 01-07-2026 |
| 3 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 4 | Apustu ziurrak eta arriskatuak zuzeneko emanaldien kasinoan | 0 | 8.46 | 24-09-2026 |
| 5 | Asteazkenera arte eska daitezke alokairurako dirulaguntzak | 0 | 16.19 | 26-09-2026 |
| 6 | Salbatore pilota txapelketak erabaki zituen irabazleak | 0 | 10 | 12-08-2026 |
| 7 | Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak | 0 | 10 | 05-08-2026 |
| 8 | Lore eskaintza egin zaio Elkanori bere heriotzaren 500. urteurrenean | 0 | 14.55 | 04-08-2026 |
| 9 | Musika, dantza, antzerkia eta irakurketa ikastaroak prest daude | 0 | 9.07 | 04-09-2026 |
| 10 | Zelabideko Jaietarako tiketak, salgai | 0 | 18.48 | 23-09-2026 |