Larunbatean Bilbon laugarren amaitu ondoren, igandean garaipena ere hurbil izan zuten Ion Larrañagaren arraunlariek
06/07/2026 Actualizado a las 21:38h.
Itxasora joan bezain laster, getariarrak erakutsi dute aurtengo denboraldia berriro ikusgarria izango dela. Hirugarren jardunaldian garaipenaren borrokan ikusi ditugu Esperantzako mutilak.
Madrilen laugarren sailkatu ziren Eusko Label Ligako lehen estropadan eta larunbatean, Bilboko uretan erlojupeko bikain bat egin eta berriz, lau ollarren atzetik geratzen ziren.
Zaleak lasaitasun puntu bat izan zuten, denboraldi berri bat hasten denean inork ez daki non kokatuko den herriko ontzia eta larunbatean ikusi zen onenen artean kokatuta egongo dela.
Banderaren borrokanGauzak horrela, igandean itxasoko lehen estropada genuen, XLIII Bandera Petronor, eta bigarren txandan barruan dutena atera eta txanda nagusitasunez menderatu zuten.
Hondarribia bakarrik izan zen gai getariarren atzetik joateko baino alferrik, helmugan 11 segundoko aldea izan zen bien artean. Ezarritako denbora, 20:13,86, ona zen baina atzetik betiko lau traineruak zetozen txanda nagusian.
Lehen ziabogan Oriok bakarrik hobetzen zuen getariarren marka eta bigarrengoan Bermeok ere denbora hobea egiten zuen. Zierbena eta Donostiarra jokoz kanpo zeuden eta hirugarren postua eskura zuten Esperantzako arraunlariak. Azken ziabogan Oriok 11 segundo ateratzen zizkion eta Bermeok lau.
Azken luzea ikusgarria osatu zuten getariarrak zeren Bermeori helmugan 8 segundo ateratzen zizkion eta Oriokoak, aurreko txandako denbora bazekitenez, estutu eta azkenean bandera eskuratzen zuten 5 segundoko aldearekin.
Azken luzea ikaragarria egin zuten, erakutsiz indartsu daudela eta datorren larunbatean Castron XIV Bandera CaixaBank lehiatuko dute eta txanda nagusian gainera. Beti esaten dugu lau ollarren atzetik onenak direla gureak baina erne, aurten agian hauekin lehia dezakete.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan | 0 | 10 | 07-09-2026 |
| 2 | Kontxako bigarren jardunaldian itxura hobetu nahi du Esperantzak | 0 | 9.11 | 11-09-2026 |
| 3 | Espero bezala, Esperantza Kontxan izango da datozen bi igandetan | 0 | 10 | 03-09-2026 |
| 4 | Iturzaeta Herri Eskolan burutzen ari diren hobekuntza-lanak amaitzear | 0 | 13.7 | 21-08-2026 |
| 5 | Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako | 0 | 10 | 04-09-2026 |
| 6 | Bilbo eta Zierbenako uretan lehiatuko du Esperantzak asteburuan | 0 | 9.15 | 02-07-2026 |
| 7 | Juan Sebastian Elkano etxera itzuli da | 0 | 13.78 | 09-08-2026 |
| 8 | Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak | 0 | 10 | 05-08-2026 |
| 9 | Antolakuntza talde berria "oso pozik" agertu da Aitor Arana Mendi Martxak utzitakoarekin | 0 | 13.78 | 20-09-2026 |
| 10 | Jon Sarasua soziolinguista euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak | 0 | 6.33 | 25-09-2026 |