Alde batetik euskara ikasteko laguntzak daude eta bestetik garapen bidean dauden herrialdeekin lan egiten duten taldeentzat
02/07/2026 Actualizado a las 20:55h.
Asteazkenean, uztailaren 1ean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Getariako Udalaren bi dirulaguntza deialdi berri. Bata, euskara ikasteko laguntzei dagokiena, eta bestea, garapen bidean dauden herrialdeekin lan egiten duten talde eta gobernuz kanpoko erakundeentzako laguntzena.
Euskara ikasteko dirulaguntzaGetariako Udalak 4.500 euro bideratuko ditu euskara ikasten ari diren herritarrak laguntzera. Deialdiaren helburua da Getarian erroldatutako herritarrak euskaltegietan eta barnetegietan euskara ikastera bultzatzea.
Laguntzak ikasketa-mailaren arabera banatuko dira: A1, A2, B1 eta B2 mailetan: matrikularen %100, gehienez 900 euro. C1 mailan: matrikularen %100, gehienez 400 euro. C2 mailan: matrikularen %75, gehienez 200 euro.
Nazioarteko lankidetzarakoEra berean, Udalak 16.500 euroko dirulaguntza deialdia ireki du garapen bidean dauden herrialdeetan lan egiten duten talde eta gobernuz kanpoko erakundeentzat. Laguntzen xedea da herrialde horietako bizi-baldintzak hobetzea eta, bereziki, emakumeen eta adingabeen garapena sustatzen duten proiektuak babestea.
15 eguneko epeaBi deialdietan, eskabideak aurkezteko epea 15 lanegunekoa izango da, asteazkeneko argitalpenaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
Deialdien oinarriak eta eskabide-orriak Getariako Udalaren webgunean eta udal bulegoetan eskuragarri daude.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Ondare erlijiosoaren kontserbazioa bultzatuko du Foru Aldundiak Getarian | 0 | 8.34 | 08-09-2026 |
| 2 | Iturzaetako Haur Hezkuntzako atarian jolas berriak jarri ditu Udalak | 0 | 12.07 | 28-09-2026 |
| 3 | Getariak garbitasun eta zaintza maila egokia mantentzen du | 0 | 9.18 | 22-08-2026 |
| 4 | Iturzaeta Herri Eskolan burutzen ari diren hobekuntza-lanak amaitzear | 0 | 13.7 | 21-08-2026 |
| 5 | Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako | 0 | 10 | 04-09-2026 |
| 6 | Gazte eta kultur eragileentzako espazio autogestionatuak beste aurrerapauso bat eman du | 0 | 12.84 | 25-08-2026 |
| 7 | Esperantzak azkenenan seigarren bukatu du Kontxako Banderan | 0 | 10 | 14-09-2026 |
| 8 | Udala zabalik ludoteka zerbitzua hobetzeko familien ekarpenak entzuteko | 0 | 8.48 | 25-09-2026 |
| 9 | 'Go!azen' telesailak jasoko du aurten Abadia Saria gazteen artean euskararen erabilera sustatzeagatik | 0 | 7.37 | 25-09-2026 |