Datorren asteazkenean jokatuko da Kontxako Banderako gizonezkoen saioa eta Donostiara joateko garraio publikoa indartuko da
28/08/2026 Actualizado a las 12:18h.
Kontxako Banderak herritarren artean sortzen duen interesari erantzunez, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak izango dira irailaren 2an, asteazkenean, Donostian jokatuko den gizonezkoen sailkapen-estropadarako. Getariako Udalak Aldundiari egindako eskaerari erantzunez, zerbitzu berezi horiek jarri dira.
Hala, UK10 lineak (Zumaia-Donostia) zerbitzu berezia izango du Zumaiatik 16:00etan eta Donostiatik 21:00etan. UK11 lineak (Zumaia-Donostia, AP-8tik Zarautzen barrena) ere zerbitzu bereziak eskainiko ditu: Zumaiatik 16:30ean eta Donostiatik 19:30ean.
«Arrauna bizi-poza da»Getariako alkatearen hitzetan, «arrauna bizi-poza da, eta kirolaz harago, herria elkartzeko eta herri-kohesioa sortzeko gaitasuna du».
«Kontxako Estropada urteko momenturik berezienetako bat da getariarrontzat, eta egun horretan herritar asko Donostiara joaten gara gure arraunlariak animatzera. Horregatik, azken urteetan egin dugun bezala, aurten ere Getariako Udaletik Aldundiari garraio zerbitzuak indartzeko eskaera egin diogu, herritarrok Donostiara modu erosoan eta seguruan joateko aukera izan dezagun. Azken finean, gure arraunlarien atzetik elkarrekin joatea ere herria egitea da».
Azahara DomínguezMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek nabarmendu duenez, «Kontxako Bandera udako kirol-ekitaldi garrantzitsuenetako bat da eta jende asko erakartzen du».
Bere esanetan, zerbitzu bereziak jartzeak aukera ematen du jendea estropada ikustera «modu jasangarrian, eskuragarrian eta erosoan» joateko. Era berean, garraio publikoaren alde egiteak mugikortasun jasangarriagoa sustatzeaz gain, herritarren bizi-kalitatea eta segurtasuna hobetzen laguntzen du, baita aisialdirako sarbidea demokratizatzen ere.
Zerbitzu bereziakLurraldebusek prestatu dituen zerbitzu bereziak beraz honakoak izango dira;
UK10 Zumaia → Donostia: 16:00
UK10 Donostia → Zumaia: 21:00
UK11 Zumaia → Donostia, AP-8tik Zarauztik barrena: 16:30
UK11 Donostia → Zumaia: 19:30
Ordutegiak Lurraldebuseko webgunean edo erabiltzailearen arretarako 900 300 340 telefonoan kontsulta daitezke.
Asteburuan GalizianKontxako sailkapen-estropada heldu aurretik. Esperantzak beste bi saio izango ditu larunbat eta igandean Galiziako uretan, eta sailkapenari begira oso garrantzitsuak.
Larunbatean 18:15ean hasita, IV Bandeira Barbanza Arousa estropada izango dute eta igandean 12:15ean hasira, XIX Bandeira Concello De Ares estropadan lehiatuko dute gure mutilak. Larunbateko saioan txanda nagusian lehiatuko dute eta igandekoan sailkapen orokorraren arabera eratuko dira txandak. Aipagarria da une hauetan getariarrak Bermeoko ontziarekin berdinduta daudela hirugarren tokian, pun tu berberak dituztela.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako | 0 | 10 | 04-09-2026 |
| 2 | Espero bezala, Esperantza Kontxan izango da datozen bi igandetan | 0 | 10 | 03-09-2026 |
| 3 | Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan | 0 | 10 | 07-09-2026 |
| 4 | Kontxako bigarren jardunaldian itxura hobetu nahi du Esperantzak | 0 | 9.11 | 11-09-2026 |
| 5 | Etxeko konpostatze ikastaroa egingo dute gaur Aramaion | 0 | 6.78 | 22-09-2026 |
| 6 | Esperantzak Kontxan egon nahi du Galizian lan bikaina egin ondoren | 0 | 10 | 01-09-2026 |
| 7 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 8 | Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu egin dute aurten beroagatik | 0 | 14.39 | 26-08-2026 |
| 9 | Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia | 0 | 8.52 | 24-09-2026 |
| 10 | Batzar irekia bihar Biterin, osasun publikoaren aldeko plataformak | 0 | 23.28 | 28-09-2026 |