Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropadekin, neska zein mutilen mailan, eta Esperantza emaitza bikain baten bila
14/08/2026 Actualizado a las 11:32h.
Bere 50, urteurrena betetzen ari den urtena, Getariako Arraun Elkarteak denboraldi ikusgarria darama eta igandean etxean lehiatuko dute Ion Larrañagaren mutilak.
Arraunaren eliterik gorenak hitzordua izango du Getariako uretan igande honetan. Goi-mailako ikuskizuna eta urteroko giro bikaina erabat bermatuta egongo dira, herrian jokatuko baitira bai Eusko Label Ligako zein Euskotren Ligako estropadak, neska zein mutilen mailan.
AurkezpenaTxapelketa nagusi honen aurkezpen ofiziala Ameztoi Txakolindegian egin zen eta bertan erakutzi zituzten biharko banderak nolakoak izango dire. Nahiago genuke mutilen bandera etxean geratzea.
Joan den asteburuan Ondarroan arazo ugari izan ondoren, Hondarribian bere betiko maila eman zuten, laugarren postuan amaituz. Sailkapen orokorrean ere postu hori betetzen dute eta larunbatean Pasai Donibanen txanda nagusian izango dira. Gauzak ondo joaten badira, igandean ere txanda nagusian izango dira etxean.
Marea MarroiaZaleak gogor ari dira motorrak berotzen, eta hitzordu berezia antolatu dute igande goizerako. 'Marea Marroiak' deialdi zabala egiten die herritar guztiei, goizeko 11:00etan plazan biltzeko. Handik, elkarrekin eta indarrak batuta, mollara jaitsiko dira, estropadaz elkarrekin gozatzeko.
Giroa ezin hobea izango da uneoro, plazatik mollarainoko bidea txistulariek, herriko bandako kideek eta trikitilariek girotuko eta poztuko baitute, Getariako kaleak kolore marroiz eta animoz jantziz.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena gogoratuz Getariako ordezkaritza Bergaran izan da | 0 | 12.84 | 22-07-2026 |
| 2 | Laugarren aldiz bigarren egin du Esperantzak Eusko Label Ligan | 0 | 8.34 | 24-08-2026 |
| 3 | Zesta-puntako goi mailako jokalariek jokatuko dute bihar, zapatuan, Elgetako frontoian | 0 | 10.36 | 11-09-2026 |
| 4 | Udalak EHNERGIA eta EH KOM ekimenekin bat egitea onartu du | 0 | 8.26 | 20-08-2026 |
| 5 | Getariak garbitasun eta zaintza maila egokia mantentzen du | 0 | 9.18 | 22-08-2026 |
| 6 | Elgoibar, Amaikak Bat y Urki se estrenan este sábado delante de sus respectivas aficiones | 0 | 7.59 | 17-09-2026 |
| 7 | Sei eguneko bidaia antolatu du Getariako Jubilatu Elkarteak | 0 | 9.07 | 14-09-2026 |
| 8 | Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako | 0 | 10 | 04-09-2026 |
| 9 | Udal Liburutegiak larunbat goizetan ere irekiko ditu bere ateak | 0 | 7.79 | 21-09-2026 |
| 10 | Getariak horma-irudi berria du, herriaren nortasuna kolorez berrinterpretatzen duena | 0 | 14 | 13-08-2026 |