Arabako Foru Aldundiak Dulantzi eta Oreitia artean eraikiko duen kolektorea ez dela nahikoa esan du EH Bilduko udal taldeak.
Hondakin urak tratatzeko araztegi berri bat eraikitzen hasteko eskatuko du EH Bilduk Dulantziko udal osoko bilkuran aurkeztu duen mozio batean. Aldundiak Dulantzi eta Oreitia artean kolektore bat eraikitzeko proiektua onartu du orain, eta Dulantziko sarea Gasteizko sarearekin lotzen duen aztertzea.
Alta, EH Bilduk gogoratu du duela bi hamarkada agindu zuela Aldundiak araztegia eraikiko zuela, eta proiektuaren menpe dagoela gainera etxebizitza babestuak eraikitzeko aukera. "Araztegiaren proiektuak behin betiko irtenbidea emango dio udalerriaren saneamendu arazoari, eta, gainera, etxebizitza babestua eraikitzeko aukera emango du, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak aurreikusten dituen sustapen berri asko saneamendua konpontzearen menpe baitaude", esan du.
Momentuz Arabako Foru Aldundiak Dulantzi eta Oreitia artean kolektore bat eraikitzeko proiektua onartu du, "baina obra hori ez da nahikoa izango", esan du EH Bilduk. Etorkizunera begira, Dulantziko sarea Gasteizko sarearekin lotzen duen aztertzea planteatzen du orain foru gobernuak, eta hori ezinezkoa balitz etorkizunean araztegi berri bat eraikitzea proposatu du.
EH Bilduren esanetan, erabaki horrek "urratu egiten ditu" Arabako Foru Aldundiaren planak, 2016an Hornidura eta Saneamenduko Plan Zuzentzailean ezarri baitzuen eskualdeko hondakin-uren araztegia eraikitzea dela irtenbiderik onena. "Nolanahi ere, funtsezko obra honek 22 urteko atzerapenak pilatu ditu. 2004an, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak akordio marko bat sinatu zuten, obra hori barne hartzen zuena. Akordio hori 2017an berritu zen, baina oraindik ez da osorik gauzatu", azpimarratu du udal taldeak
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Getariak garbitasun eta zaintza maila egokia mantentzen du | 0 | 9.18 | 22-08-2026 |
| 2 | Adreiluz adreilu eutsi diote | 0 | 8.62 | 11-06-2026 |
| 3 | Ondare erlijiosoaren kontserbazioa bultzatuko du Foru Aldundiak Getarian | 0 | 8.34 | 08-09-2026 |
| 4 | Arabako Aldundiak 140 aparkaleku berri gaitu Izkiko eta Azkorri-Aratzeko parke naturaletan | 0 | 9.98 | 25-09-2026 |
| 5 | Zuhaitz Areitio: "Uda honetan argi geratu da aldaketa klimatikoa egitate bat dela" | 0 | 8.75 | 09-09-2026 |
| 6 | Joseba Asiron proposatu du EH Bilduk Iruñeko alkategai | 0 | 10 | 07-09-2026 |
| 7 | Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako | 0 | 10 | 04-09-2026 |
| 8 | 'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean | 0 | 5.73 | 25-09-2026 |
| 9 | Euskara, derrigorrezkoa | 0 | 27.65 | 28-09-2026 |