Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak

Дата публикации: 31-08-2026 19:58:53

Giro ezinhobea izan da ostiraletik igandera arte Andoaingo auzo honetako festek iraundako hiru egunetan

Основное содержимое страницы с новостью.

María Cortés

31/08/2026 Actualizado a las 21:58h.

Sorabillako jaiak ospatu dira pasa den asteburu honetan. Egun hauetan, Sorabillako plaza eta txokoak algaraz, musikaz, dantzaz eta, batez ere, elkarbizitzaz bete dira. Auzotarrek eta bertaratutakoek elkarrekin dantzatzeko, barre egiteko eta auzo-giroaz gozatzeko aukera bikaina izan dute aurten antolatutako jardueretan.

Itxaferoen jaurtiketarekin eta Xabier Alkortak eta Iraitz Zabaleta Jai Batzordeko kideek egin zuten hitzartze laburrarekin ekin zieten jaiei Sorabillan. Auzo-afariak 150 bat algun elkartu zituen eta gauean, Garazi Aranburu kantariak emanaldia eman zuen eta Gabezin taldeak erromeriarekin amaitu zuen lehen eguna.

Asteburuan ere programazioa ez da eten. Besteak beste, Los Zopilotes Chirriaos talde nafarrak emanaldia eskaini zuen eta bertso saioan, Nerea Elustondo, Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze aritu ziren, Amaia Agirre gai jartzailearekin.

Gainera, joan den uztailean, Kaletxikiko jaien barruan, bertako taldeak eta Sorabillako taldeak herri kiroletan jokatu zuten desafioaren itzulera egin zuten asteburu honetan. Emozio handiko ikuskizuna eskaini zuten bi auzoetako kirolariek, eta berdinketarekin amaitu zuten azkenean, sokatiran indarrak neurtu eta gero.

Hauek izan ziren partehartzaileak: Ingudean Jon Otamendi (Kaletxiki) eta Arkaitz Amenabar (Sorabilla); lokotxekin, Lorea Zalakain eta Carla Romero (Kaletxiki) eta Ekhi eta Jon Etxezarreta (Sorabilla); txingekin Lander Gorostegi eta Borja Patino (Kaletxiki) eta Amets Arabaolaza eta Julen Corrochano (Sorabilla); harria jasotzen, Jon Gabirondo eta Marta Otegui (Kaletxiki) eta Koldo Ponce eta Ane Amenabar (Sorabilla); gurpil proban, Ainara Paredes, Gorka de Mateo eta Julen Gil (Kaletxiki) eta Ander Galindo, Izaro Tapia eta Maider Arabaolaza (Sorabilla); trontzekin, Unai Alkorta eta Ruben Lozano(Kaletxiki) eta Xabier Alkorta eta Mikel Amenabar (Sorabilla); sokatiran denek hartu zuten parte.

Lehen aldiz

Bestalde, bi ekitaldi berri burutu ziren jaien edizio honetan. Alde batetik, Sorabilla Trail probaren lehen edizioa burutu zen. 14 kilometroko eta 600 metroko desnibel positiboa duen ibilbide honetan, Ibai Zarrabeitia eta Garazi Artola izan ziren Sorabilako lehenengo Traileko helmuga zeharkatu zuten lehen gizona eta lehen emakumea.

Sorabilla Trail lasterketaren lehen irabazleak. (Aiurri)
Musika ez zen falta Sorabillako jaien azken egunean. (Sara Santos)
Andoaingo harri jasotze eskolaren erakustaldia. (Aiurri)

Newsletter

Bestalde, Andoaingo Harrijasotze Eskola sortu berria da eta lehen aldiz Sorabillako jaietan egin zuten erakustaldia. Han izan ziren Ekhi Izagirre, Jon Moraza, Ibai Martinek eta Jon Arizmendi aizkolariak.

Harri-jasotzaileak, hiru minutuko bi tandetan, lau harriekin aritu zirela adierazi dute antolatzaileek. 50 eta 90 kiloetako bola bana, 80 kiloko laukizuzena, eta, 87,5 kiloko zilindroarekin. 100 kiloko 100 koparekin ere saioa egiteko asmotan agetu ziren Sorabillan, baina hasi orduko, bi zatitan puskatu zitzaien. Arizmendi aizkolariak, berriz, neurri desberdinetako hiru enbor ebaki zituen plazan: 45 ontza, 54 ontza eta, 60 ontza.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Tres jornadas festivas en el barrio de Sorabilla06.427-08-2026
2La iniciativa Ipuingiro de Udagiro llega este martes a Sorabilla014.806-07-2026
3Jai-giroa nagusi Buruntzan, auzoko festen harira015.2618-08-2026
4Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak01005-08-2026
5Asteburua etxetik hurbil izango du Esperantzak Zarauzko uretan09.1120-08-2026
6Pilota erakustaldia eta sagardo dastaketa, festetako lehen eguna agurtzeko06.0527-09-2026
7Azken egunak Salbatore Jaietako txapelketetan izena emateko01024-07-2026
8Giro ederrean ari dira ospatzen Sagardoaren Eguna Elgetan06.1419-09-2026
9Ategiren 25. urteurrenean, interkooperazioa aldarrikatu dute "etorkizuneko lehiakortasuna eraikitzeko"015.8811-09-2026
10Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan08.924-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.