Ekintza ezberdinak burutu ziren programazioaren barruan, horien artean, lehen aldiz abarka jaurtiketa txapelketa
18/08/2026 Actualizado a las 17:11h.
Sekulako giroa izan zuten Buruntzan San Roke jaien inguruan. Bi egunez, auzoko eta beste herriko bizilagunek festetaz gozatzeko aukera izan zuten. Festak bukatu zirenetik egun batzuk pasa diren honetan, antolatzaileek balorazioa positibotzat jo dute. «Jaiak giro onean igaro dira. Eguraldiak lagun, herritarraz gain, kanpotik ere etorri ziren. Zubieta, Urnieta, Azpeitia, Aiztarrazu... oso gustora ibili gara».
María Cruickshanken bakarrizketarekin hasi zen egitaraua. Eskualdeko musikari gazteek osatzen duten Ai Ama! taldearekin erromeria eta lehiaketetarako prestatu zituzten hamabost patata-tortillekin eta zortzi postreekin gozatzeko aukera eduki zuten bertaratu zirenek. Esandako lehiaketetan hauek izan diren lehen hiru sailkatuak: Ana Theus, Nati Zalakain eta Mari Jose Artola (patata-tortilekin); Joxean Barandiaran, Iker Iturralde eta Idoia Muñoa (postre goxoekin).
Esan bezala, ekintza mordoaz gozatzeko aukera izan zuten. Olagain Txistulari Elkarteko kideek Buruntzako auzoa alaitu zuten txistu hotsekin eta euskal doinuekin, goizean goiz hasita. Soka Dantzan ere hartu zuten parte, Urkiko dantzariekin, eta ondoren, kontzertu laburra eskaini zuten.
Lehen aldiz, abarka jaurtiketaBuruntzako jaietan, lehen aldiz, Abarkar Jaurtiketaren txapelketa antolatu zen. Parte hartzera animatu ziren herritarren artean, auzoko Joxetxo Iturralde izan zen trebeena, 25 metrora bidali zuen abarka.
Txapelketekin jarraituz, IV. Binakako Toka mixtoa burutu zen. Xebas eta Alazne Intxauspe, aita-alabak, izan dira abilenak metalezko sei piezekin txapa jotzeko orduan.
Unai Agirrek eta Aitor Mendiluzek, gai jartzailerik gabe, librean aritu ziren bertso saioan. Antolatzaileek azaldu zutenez, «hainbat gai jorratu zituzten: abarka jaurtitzeko eta tokan jokatzeko behar diren doainak, San Roke ermita eta bere irudia, garai bateko jaiak auzoan, Buruntzako gainara igotzeko gogo eskasia, Ama Kandidako azken urtetako obrak, bertan ipini duten igugailua, bertso saio ugari egiteko ura edan beharra».
Musika eta dantzako tartea ere egon zen. Agurtzane eta Jon Elustondo anai-arreba legazpiarrek Buruntza auzoa alaitu zuten. Bertso-bazkarian jardun zuten lehenbizi atzo, eta erromerian arratsaldean.
'Bingo musikala' ikuskizunarekin amaitu zen programazioa. Aurori Badiola (Iñaki Maruri) eta Mari Angeles (Mitxel Santamarina) pertsonaiek bildu ziren festa zaleak barrez, abesten eta dantzan jartzeko.
Buruntzako San Roke jaiak igaro ostean, hilabete bukaeran Sorabillako auzoko jaiek hartuko dute lekukoa.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | La fiesta estalló al compás de Joxemari Oiartzabal | 0 | 5.76 | 19-06-2026 |
| 2 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 3 | Errekalde auzoak ostiral honetan abiatuko ditu Mesedeetako festak | 0 | 10 | 17-09-2026 |
| 4 | Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak | 0 | 10 | 31-08-2026 |
| 5 | Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak | 0 | 10 | 05-08-2026 |
| 6 | Azoka, Intxortako igoera, patata-tortilla lehiaketa, eta kontzertuak zapatuan | 0 | 10 | 17-09-2026 |
| 7 | Participativo concurso de tortillas de patata en Bertxin elkartea | 0 | 6.29 | 23-06-2026 |
| 8 | Aretxabaletako pentsiodunek ekin diete elkarretaratzeei | 0 | 9.44 | 14-09-2026 |
| 9 | Los andoaindarras despidieron unos sanjuanes marcados por el calor | 0 | 8.36 | 24-06-2026 |
| 10 | «Flamenkoa eta pop rocka nahastea lan arriskutsua da» | 0 | 8.52 | 12-09-2026 |