Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Berenjenak eman dio kolorea uztaileko lehen feriari

Дата публикации: 02-07-2026 18:29:53

Geroz eta piper eta tomate gehiago dago, eta perretxikoen eskaintza, geroz eta urriagoa da

Основное содержимое страницы с новостью.

Tere Madinabeitia

Ordizia

01/07/2026 Actualizado 02/07/2026 - 20:29h.

Ordiziako feriak inauguratu du uztaila, hileko lehen egunean bertan gainera. Aurreko astekoarekin alderatuta, freskoagoa izan zen asteazkenekoa, baita biziagoa ere, bisitari eta erosleei dagokienez, eta berritasunen tala ere bai.

Eta berritasun horien artean, berenjena izan zen nagusia. Zeraingo Mendarte baserriko Iñaki Intxaustik zituen salgai urteko lehenak, kiloa 4,5 euroan. Negutegikoak ziren, baina ekologikoak, bere postuan saltzen dituen barazki guztiak bezala.

Ekologikoak ziren, baita ere, eguneko beste produktu berriak, kuiatxo zuriak. Mendarteren ondoko postuan zituen salgai Bidanian Sustrai Askeak izenarekin ekoizten duen Natalia Magallanesek, 3, 2 euroan kiloa. Horiek aire librekoak ziren. Magallanesek, bestalde, badu atal berezi bat postuan, kontserbei eskainitakoa. Neguan Bidanian hazitako barazki eta fruituekin egiten ditu, eta aukera zabala du: kuiatxo eta kuia pureak ditu (3,8 eurotik 6 eurora, potearen tamainaren arabera), tomate frijitua (4,2 euroan), baita kuia, kuia eta sagarra eta tomate berde marmeladak ere (3,8 euroan).

Berritasun gehiago ere aurkeztu zituzten asteazkenean. Azken asteetan iritsitako piperren eskaintza zabaltzera, piper italiarra eta piper berde ezti luzea jarri zituen salgai Aramako Patxi Arizmendik, lehena 4,5 euroan kiloa eta bigarrena 8,5 euroan. Bestalde, Zurutuza ahizpek aire libreko pipermina eta Gernika jarri zituzten salgai, eta horiek ere berritasun izan ziren, orain artekoak negutegikoak baitziren.

Bestetik, tomatea ere aipatu behar da, geroz eta ugariagoa delako. Postu askotan dago salgai dagoeneko, kiloa 4 eta 6 euro artean. Asteazkenean, ekologikoa iritsi zen, Zeraingo Intxaustirena, eta Gabiriako Jose Antonio Elosegirena. Azken honek, herriko bertako Altzibar baserrikoa zuen, San Joan sagarrekin batera.

Fruta berri bat ere iritsi zen, aran gorria. Maria Jesus Oriak aurkeztu zuen, gorri iluna, eta kiloa 3 euroan eskaini zuen.

Newsletter

Sortak egiteko loreen eskaintza ere ugaritzen doa astetik astera, eta asteazkenean, Aramako Miren Jauregiren gladiolo koloretsuekin batera, Zurutuzatarrek agapanthus urdinak ziren nabarmenenak. Lore sorta 5 euroan dute salgai bi postuetan.

Perretxikoen eskaintza, aldiz, nabarmen gutxitu da azken ferietan. Barcinaren eta Lsaren postuen artean 45 kilo onddo (kiloa 15 eta 35 euro artean) eta sei kilo ziza hori (15-25 euro artean) besterik ez zituzten eskaini.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Baratzak lehor badaude ere, leka gorriak hazi dira07.6629-07-2026
2Ederki pasatu dute berrobiarrek festen hasieran015.5627-08-2026
3Ceny warzyw na Broniszach. Tanieją pomidory, drożeje papryka i ogórki07.1624-09-2026
4Alpigala eta Inobi sagarra berriak ere bueltan dira018.326-08-2026
5Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
6Hurbiltasuna ala kalitatea028.0329-09-2026
7Zelabideko Jaietarako tiketak, salgai018.4823-09-2026
8Borówka po 55 zł, maliny po 30 zł. Oto aktualne ceny w Broniszach09.4225-09-2026
9Lautada ekialdeko saneamendua hobetuko dute015.2603-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 6.55. Источник: www.diariovasco.com.