Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Ederki pasatu dute berrobiarrek festen hasieran

Дата публикации: 27-08-2026 18:07:34

Buruhandi, musika, toka eta jubilatuen hamaiketakoa festak poz-pozik hasteko Berrobin. Gaur gehiago

Основное содержимое страницы с новостью.

Maialen Alonso

Berrobi

27/08/2026 a las 20:07h.

Txupinazoaren hotsarekin batera, hasi dira Berrobiko festak. Aurten eguerdiko 12:00etan piztu dute txupinazoa udaletxeko langileek udaletxeko balkoitik, festetako zapi morea lepoan zutela. Jarraian, buruhandiak atera dira haurrekin jolasteko.

Eguerdiko 12:30ean, tokan aritzeko hitzordua iritsi zaie eta bertan ibili dira bata bestearekin lehiatzen.

Amaitzean, 13:30ean, jubilatuen tartea iritsi da eskaini zaien hamaiketakoan eta indarrak berritu eta gero, 14:00etan, DJ Andoniren saioarekin dantzatu eta abestu dute pozik. Arratsalderako pilota partidak arrakasta handia izan dute bertaratu ziren jendearen artean. Arratsaldeko 18:00etan berriz, sagardo dastaketarako elkartu dira berrobiarrak.

Dantza egiteko aukera ere izan dute 18:30etik aurrera, Izer eta Narbaiza trikitilari eta panderojolearekin. Zahagi ardoaren ondoren, 23:00etatik aurrera, Andoni Ollokiegiren kontzertuan izan dute festetako lehenengo eguna ondo amaitzeko aukera.

Imagen principal - Ederki pasa zuten buruhandi eta tokan.

Imagen secundaria 1 - Ederki pasa zuten buruhandi eta tokan.

Imagen secundaria 2 - Ederki pasa zuten buruhandi eta tokan.

Ederki pasa zuten buruhandi eta tokan.. (Maialen Alonso)

Bihar ostirala, goizeko 10:30ean, umeentzako jolasak antolatu dituzte. San Agustin eguna dela eta Berrobin. Goizeko 11:00etan Meza nagusia izango da eta arratsaldean berriz, 15:30etik aurrera V. Futbito txapelketa antolatu dute eta 16:00etan, haurrentzako merienda. Gero, 19:30ean, DJ Trikitrack arituko da herri afaria hasi arte. Gauerditik aurrera berriz, Iratzar taldearekin erromeria izango da.

Larunbatean, 11:00etatik aurrera, puzgarriak egongo dira eta 12:00. arku-tiroa. Gero, giroa alaitzeko Bonberenea txaranga ibiliko da herrian barna eta 14:00etan, paella txapelketa izango da. Arratsaldean berriz, 17:00etatik aurrera, bingoa, euskara taldearen eskutik. Gauean, 23:30etan hasiko da Muxutruk taldearen erromeria eta 00:00etan, DJ Osto. Igandean, 11:30etik aurrera, txakolin dastaketa eta sardina jatea izango da. 15:30ean, mus txapelketa, Bide Ona elkartean eta 17:30ean, Herri kirolak izango dituzte festak ospatzen jarraitzeko.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Jai-giroa nagusi Buruntzan, auzoko festen harira015.2618-08-2026
2Herri-kirolak, bertsolaritza y degustaciones el primer fin de semana08.2302-09-2026
3Ipurua se viste de fiesta con tres días de música, deporte rural y actividades para todas las edades07.8625-09-2026
4TMBBen asanblada irekia, gaur KPFn020.5116-09-2026
5Legazpiko Burdin Festan hartu du parte Bergarako Antzerki Musikalak06.7524-09-2026
6Mijoa auzoak asteburu honetan ospatuko ditu San Jeronimo festak01025-09-2026
7Berenjenak eman dio kolorea uztaileko lehen feriari06.5502-07-2026
8Errekalde auzoak ostiral honetan abiatuko ditu Mesedeetako festak01017-09-2026
9Con el txupinazo de este viernes comienzan las fiestas de Karrika07.5909-07-2026
10Ya están aquí las fiestas del barrio de Kaletxiki07.8403-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 15.56. Источник: www.diariovasco.com.