Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Galtzakomik euskarazko komikien lehiaketa martxan da

Дата публикации: 28-09-2026 18:48:53

Aurtengo gaia 'Gau Beltza' da eta kategoria bakoitzeko lehen bi sailkatuek jasoko dute saria

Основное содержимое страницы с новостью.

28/09/2026 a las 20:48h.

Euskarazko komikigintza sustatzeko Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren hemeretzigarren edizioa antolatu dute Galtzaundi Elkarteak eta Ibarrako Udalak. Aurten, berrikuntza modura, gaia zehaztuta izango dute parte hartzaileek: Gau Beltza.

Parte hartzaileak lau sailetan banatuko dituzte adinaren arabera: 9 urtera artekoak, 10-12 urte bitartekoak, 13-16 urtera artekoak eta 17 urtetik gorakoak. Lanek bete beharreko baldintza teknikoak eta lehiaketaren oinarriak Galtzaundi elkartearen webgunean aurki daitezke. Dagoeneko lanak aurkezteko epea irekita dago azaroaren 20ra bitartean. Hauek Galtzaundiren egoitzan aurkeztu edo postaz bidali beharko dira, Tolosako Plaza Berria 1, helbidera.

Komiki guztiak euskeraz izan beharko dira eta banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira. Bakoitzak nahi adina lan bidali ditzake, gehienez ere lau orrialdekoak izan beharko dutenak. Lehiaketara jatorrizko lana aurkeztu beharko da, eskuz egina, eta ordenagailuz egindakoen kasuan, inprimatua. Epaimahaiak ez ditu adimen artifizialarekin sortutako komikiak. Epaimahaia Maite Caballero ilustratzaileak, Yurre Ugarte idazleak eta Joseba Larretxe Josevisky komikigileak osatuko dute.

Maila guztietan banatuko dituzte sariak. Lehen bi mailatan, irabazleek opari txekea eta komiki bilduma eramango dituzte eta bigarren sailkatuek komiki bilduma eta marrazketarako materiala. Gainera, aipamen berezia merezi duen lan batek komiki bilduma eramango du eta Ibarrako komikirik onenak herriko merkatarien oparia eta komiki bilduma jasoko ditu. Era berean, saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.

Bestalde, 13 eta 16 urtekoen mailan, saritu guztiek eramango dute komiki bilduma, eta irabazleak 200 euroko dirusaria eramango du, eta bigarren sailatuak 100 euro. Gainera, aipamen berezi bat aukeratuko dute eta Ibarrako komikirik onena, komiki bilduma bana jasoko dutenak, baita Xabiroi aldiakarira urtebeteko harpidetza. 17 urtetik gorakoen artean irabazten duenak, 700 euro eta Karlatz garagardotegian bi lagunentzako afaria jasoko ditu, eta bigarren sailkatuak 300 euro eta Eguzki Lore tabernan bi lagunentzako afaria.

Horretaz gain, Denonartean argitaletxeak saritutako lanetako bat aukeratuko du argitaratzeko. 2025eko edizioan saritutako Jabi Isasiren 'Erresilientzia' komikia urriaren 9an eta 10ean argitaratuko da Sarako Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azokan. Gainera, sarituak izan ez diren komikien artean, Mahala baserriko produktuez osatutako bi saski zozketatuko dira. Zozketa abenduaren 10an egingo dute eta Galtzaundiren sare sozialetan ikusi ahal izango da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1'Ganbara', emakume baten gotorlekua014.3923-06-2026
2«Euskarazko merkatuak argitalpenak arretaz pentsatzera behartzen ditu»08.106-09-2026
3Idazle berriak sustatzeko Gotzon Garate beka, Estitxu Irisarri elgoibartarrarentzat01028-09-2026
4Jon Alonsok eta Adurrek 'Naparra'-ren desagerketa komikira eraman dute021.1117-06-2026
5Bi gazte atxilotu dituzte Gasteizen sexu eraso bana leporatuta08.0123-09-2026
6Arraun Elkarteak igo du aurten ikurriña013.6106-08-2026
7Ekaitz Goikoetxeak irabazi du XXXV. Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa014.3508-09-2026
8Post-It gorriaren azken abentura016.6703-10-2026
9Astiberri gana el Premio Nacional a la Mejor Labor Editorial09.2611-06-2026
10Gazte bikoizleen txanda Gaztefilm Festen01002-10-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.03. Источник: www.diariovasco.com.