Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

'Deiadarra' euskaldunen historiaren liburu ilustratua argitaratu du Aritz Ibarrak

Дата публикации: 11-08-2026 16:36:06

Erromatar garaitik Nafarroako Erresumaren amaierarainoko historia laburbildu du marrazkilari gasteiztarrak bere azken argitalpenean

Основное содержимое страницы с новостью.

11/08/2026 Actualizado a las 18:36h.

Euskaldunen historia hainbat modutara kontatu izan da, baina oraingoan Aritz Ibarrak batez ere gazteenengan pentsatuz historia liburu lilustratua argitaratu du, 'Deiadarra. Pirinioetako erresistentzia'. Liburuak Erromatar garaian hasi eta Nafarroako erresumaren amaierarainoko historia kontatzen du ilustrazio ezberdinen bitartez, hamasei mende inguruko historiako une garrantzitsuenak laburbilduz 260 orrialdetan.

Izenburuak euskaldunek elkar abixatzeko mendietatik egiten zuten oihua islatzen du, baita historiako garai haiek ahanzturatik berreskuratzeko autoreak egiten duen deiadarra ere. «Baskonia, historia zirraragarriz eta sakoneko zauriz beteriko lurraldea. Bere mendien artetik, oihu atsekabetu baten oihartzuna entzun daiteke. Belaunaldiz belaunaldi, apurka-apurka, itzaltzen doan arrangura bihotz-erdiragarria», azaltzen du liburuan bertan. Baskoiak ditu protagonista nagusiak, eta beraiek aipatzen dituzten garaiko historialarien hitzetatik lortu du osatzea mendez mendeko ilustrazioen liburua. «Herri hau menderatu nahi izan zuten inperio eta erresumen kronikek emango digute honen berri. Baskoiak aurrenekoz aipatu zituzten erromatarrekin hasita, orotariko aurkariei eutsiz osatzen joan zen mendeetan euskaldunen, baskoien izaera menderakaitza», adierazi du.

Liburua euskaraz argitaratu da eta Nabarralde fundazioak sustatu du. Marrazkilari gasteiztarraren lehenengo liburu ilustratua da.Azken urteak euskal historian murgildu da eta bertako jakintza argitaratu du 'Deiadarra' liburuan. Aurretik hainbat kartel eta liburuen azalak ilustratu ditu eta 'Gasteiz 1200. Defentsa amaigabea' komikia argitaratu zuen 2022an Fernando Sanchez historialari eta gidoilariarekin eta Martin Ttipia kultur elkartearekin batera. Gainera, 2023an, Geuretik Sortuak ekimenean parte hartu zuen, Lehen Mundu Gerrak Ipar Euskal Herrian izan zuen eraginari buruzko komikia sortuz Lesakan egin zuen egonaldian.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Lau liburu hizkuntza batetik bestera: itzulpen berrien bilduma09.2723-08-2026
2Un libro reconstruye la historia de los brigadistas que lucharon en Gipuzkoa06.8714-09-2026
3Post-It gorriaren azken abentura016.6703-10-2026
4«Euskarazko merkatuak argitalpenak arretaz pentsatzera behartzen ditu»08.106-09-2026
5'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean05.7325-09-2026
6Aritz Galarragak 'Izan gizona' saiakera literarioa aurkeztu du08.9810-09-2026
7'Tximeleten mihia' eta Manuel Rivasen galiziar bizi-zatiak, euskal letretara012.7406-07-2026
8Aiaratarren gotorlekua, eskura09.3215-07-2026
9Iratzea, herri-lurrak babesteko (edo saltzeko?)09.3912-09-2026
10Mugen artean zerua bilatzen duen poesia013.0612-06-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.11. Источник: www.diariovasco.com.