Ikasturte berriari begira azken plazak betetzeko daude eta irailaren 20ra arte egongo da izena emateko aukera
Eli Aizpuru
Azpeitia
12/09/2026 a las 16:50h.
Sorginorratzak, gaztetxoen kultur sormen laborategiak bigarren edizioa izango du 2026-2027 ikasturtean. Uztaileko lehen epearen ondoren, berriro zabaldu dai zen-ematea ikasturte berriari begira azken plazak betetzeko: irailaren 20ra arte egongo da izena emateko aukera. 2025-2026 ikasturteko emaitza oso positiboa izan zela ikusita, sormen eskaintzarekin jarraitu nahi dute antolatzaileek. Gaztetxoei kultur diziplina desberdinak probatzeko eta horiekin esperimentatzeko aukera eskaini nahi diete.
Bi talde osatuko dira eta saioak asteazkenetan izango dira: LH3-4koena (8-10 urte), 17:15etik 18:15era; eta LH5-6koena (10-12 urte), 18:30etik 19:30era. Dinamika bera jarraituko dute, diziplina desberdineko zortzi tailer landuko dira eta bakoitzean lau saio izango dituzte. Hitzaren, irudiaren, soinuaren eta gorputzaren eremuetan sortzeko, ikasteko eta jolasteko aukera izango dute.
Azpeitiko hiru ikastetxeetako guraso elkarteetako ordezkariek abiatutako eskaintza herrikoia da Sorginorratzak. Kulturaz Kultur Kooperatibarekin elkarlanean eta Azpeitiko Udalaren babesarekin, herriko kultur dinamika oparoa babestea da proiektuaren helburua.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Eman daiteke izena Sorginorratzak ekimenaren bigarren edizioan | 0 | 7.66 | 04-09-2026 |
| 2 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 3 | Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan | 0 | 8.9 | 24-09-2026 |
| 4 | Hainbat jarduera prestatu ditu udalak Mugikortasunaren Astearen harira | 0 | 8.4 | 16-09-2026 |
| 5 | Asteburu honetan hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia | 0 | 21.73 | 16-09-2026 |
| 6 | Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan | 0 | 10 | 07-09-2026 |
| 7 | Etxebizitza duinaren alde, elkarretaratzea bihar Plaza Berrin | 0 | 10 | 03-10-2026 |
| 8 | Kale-buelta ostiralean, Sare eta Etxeratek | 0 | 16.2 | 21-09-2026 |
| 9 | Egin irri bizitzari | 0 | 10 | 02-10-2026 |
| 10 | Laudioko anbulatorio berria irailaren 21ean zabalduko dute | 0 | 13.61 | 11-09-2026 |