Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Helduei zuzendutako antzerki eta dantza eskolak eskainiko dira Dinamoan

Дата публикации: 03-09-2026 12:05:46

Ikasturte osoko ikastaro trinkoak izango dira, eta helburua da zaletuei eta ez-profesionalei trebatzen jarraitzeko aukera ematea

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

03/09/2026 a las 14:05h.

Dinamoa sormen guneko gorputzaren eremuan arte eszenikoekin lotutako bi ikastaro eskainiko dira abiatzear den ikasturte honetan. Dantza garaikideko hastapenak saioa izango da batetik, eta helduen antzerki eskola, bestetik.

Ikasturte osoko ikastaro trinkoak izango dira, eta helburua da antzerkian eta dantzan dabiltzan zaletuei eta ez-profesionalei trebatzen jarraitzeko aukera ematea. Gorputza askatzeko, jolasteko, lotsak kudeatzeko eta irudimena lantzeko espazioa izango da.

Proba saioa, irailaren 30ean

2024an eman zitzaien hasiera helduen antzerki eskolei, Xanti Agirrezabalagaren gidaritzapean eta berriro zabalduko ditu ateak. Ikastaro honetan antzerkiak dituen baliabideak landuko dira, inprobisazioa, jolasa eta taularatzeko tresna ezberdinak ezagutuz. Oholtzarekin, gorputzarekin eta antzerkiarekin beste harreman modu bat nahi duen edonork izango du lekua eskolan, «aurrez inoiz ibili gabea izanda ere», aurreratu dute antolatzaileek.

Ikastaroa zertan datzan hobeto ezagutu nahi dutenentzat, proba saioa egingo da irailaren 30ean.

Ondoren, urriaren 7an izango da hasiera eta 2027ko ekainaren 15era bitartean eskainiko dira saioak, asteazkenero, 19:30etik 21;00etara bitartean.

Dantza garaikideko hastapenak ikastaroak ere jarraituko du aurten. Aiala Etxegaraik gidatuko ditu saioak, eta asteartetan izango dira, 18:30etik 20:00etara.

Newsletter

Dantza garaikidea probatu eta estilo honetara gerturatu nahi dutenei zuzendutako ikastaroa da hau, oinarrizko mugimenduen jakintza jaso eta hortaz gozatzeko. Ikastaroa zertan datzan hobeto ezagutu nahi dutenentzat, proba saioa egingo da irailaren 29an.

Kasu honetan, urriaren 6an hasiko dira saioak eta darorren urteko ekainaren 15era bitartean izango dira.

Izen-ematea

Bai dantza garaideko hastapenak tailerrean eta baita dantza eskolako saioetan, izena emateko epea zabalik da jada era urriaren 4a arte luzatuko da. Matrikulazioaren prezioa 270 eurokoa da (30 euro hileko). Aldiz, kultur bonodunek, erretiratuek eta ikasleek 180 euro ordaindu beharko dute.

Nahiz inskripzioa egiteko edo informazio gehiago izateko kulturaz. eus atarira jo daiteke.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1ADI Arte eta Diseinu Eskolak irailaren 7an abiatuko du ikasturte berria09.1825-08-2026
2Bi senior nesken talde izango ditu Pulpo Eskubaloi Klubak09.0726-09-2026
3MUk eta Coprecik industriari zuzendutako programa bat bultzatuko dute09.2316-09-2026
4Kaletxikiko auzo harrotasuna, soka dantzan islatuta01005-07-2026
5Lau ikastaro izango dira aukeran Ereñotzun, eta izenematea zabalik dago hilaren 21era arte02216-09-2026
6Hainbat jarduera prestatu ditu udalak Mugikortasunaren Astearen harira08.416-09-2026
7Apustu ziurrak eta arriskatuak zuzeneko emanaldien kasinoan08.4624-09-2026
8Kulturaz kooperatibak 15 urte bete ditu eta ospakizunetan murgilduko da011.2303-10-2026
9La Lechera estrenará dos nuevas escuelas de Teatro y Danza y Audiovisuales08.8621-09-2026
10Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak01031-08-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 11.26. Источник: www.diariovasco.com.