Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Anaitasunako bi talde nagusiak etxean arituko dira asteburu honetan

Дата публикации: 08-10-2026 20:10:10

Larunbatean, emakumezkoen taldeak Lakua Arriaga A hartuko du San Juanen, eta igandean, gizonezkoen taldeak Elgoibar izango du aurkari Txerloian

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

08/10/2026 a las 15:49h.

Anaitasunako emakumezkoen taldeak Lakua Arriaga A taldearen aurka jokatuko du larunbat honetan, hilak 10, 15:30etatik aurrera etxean, San Juan futbol zelaian. Talde azkoitiarra sailkapen orokorreko bosgarren postuan dago 4 punturekin eta bere aurkaria hamargarrena da 3 punturekin.

Joan den astean, Bilboko San Ignacio zelaian, Euskal Ligako hirugarren jardunaldiko partidan 2-1 galdu ostean iritsiko da taldea neurketara.

Hirugarren jardunaldiko partidaren hasieran, baloiaren kontrola Anaitasunaren esku egon zen. Bilbao Artizarrak B taldeak bloke ertain-baxua osatu zuen, eta Anaitasunak baloia azkar mugitzen saiatu bazen ere, ez zuen aukera garbirik sortzea lortu. Etxekoek ere ez zuten arrisku handirik sortu eta, ondorioz, lehen zatia 0-0ekoarekin amaitu zen.

Atsedenaldiaren ostean, lehen zatiko gidoi berarekin jarraitu zuen partidak: Anaitasuna baloiarekin eroso eta Artizarrak hutsegiteren baten zain, gola lortzeko. 65. minutuan, hain zuzen ere, etxekoek bilatutako aukera iritsi zen. Anaitasunaren akats baten ondoren, Artizarraken aurrelari bat Intzan atezainaren aurrean bakarrik geratu zen eta ez zuen barkatu, etxekoen 1-0ekoa lortuz.

Golaren ondoren, aldaketak baliatuz, Anaitasunak bere jokoa aldatu eta erasoan jokalari gehiago pilatzen hasi zen. Horri esker, aukera gehiago sortu eta aurkariaren areara gero eta gehiago iritsi zen. Ahalegin horrek saria izan zuen 82. minutuan, Amaia-ren golari esker berdinketa lortu zuenean.

Azken hamar minutuetan, Anaitasunak beste golaren bila egin zuen aurrera, aurreko astean bezala garaipenaren bila azken unera arte. Baina, oraingoan, Artizarrak izan zen azken kolpea eman zuena. 92. minutuan, hegaletik egindako pase baten ondoren, etxekoen aurrelari bat Intzan atezainaren aurrean bakarrik geratu zen eta ez zuen barkatu. Horrela, 2-1ekoa jarri zuen markagailuan. Kolpe gogorra izan zen Anaitasunarentzat, batez ere kontuan hartuta Bilbao Artizarrakek apenas apenas gerturatu zela ate ingurura.

Newsletter

Gizonezkoek, igandean

Bestalde, Ohorezko Erregional mailako gizonezkoen taldeak asteazken honetan jokatu zuen atzeratutako hirugarren jardunaldiko partida, eta 2-1eko garaipena lortu zuen. Errazuk eta Amusek sartu zituzten Anaitasunaren bi golak.

Hiru jardunaldi bakarrik jokatuta, taldea sailkapeneko zortzigarren postuan dago sei punturekin. Igande honetan, hilaren 11n, jokatuko du hurrengo partida. 17:00etan izango da hitzordua Txerloian, Elgoibarren aurka, laugarren jardunaldiari dagokion neurketan.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Giro ederrean ari dira ospatzen Sagardoaren Eguna Elgetan06.1419-09-2026
2Asteburu borobila Anaitasunarentzat, bi talde nagusien garaipenekin01013-10-2026
3Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan08.924-09-2026
4San Migel jaiak ospatuko dituzte asteburuan Etxaguenen07.5625-09-2026
5Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan01018-09-2026
6Jone Arriaran eta German Aranburuk irabazi dute Elgoibarko 88. Dantza Solte Txapelketa013.1828-08-2026
7Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
8Kantari, oraingoan, Gasteiztik kanpo saltari01008-10-2026
9Bi hitzordu antolatu ditu Anaitasuna mendi bazkunak urrirako09.1506-10-2026
10Asteburua etxetik hurbil izango du Esperantzak Zarauzko uretan09.1120-08-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.62. Источник: www.diariovasco.com.