Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Kantari, oraingoan, Gasteiztik kanpo saltari

Дата публикации: 08-10-2026 11:29:54

Añana, Mendialdea, Trebiñu eta Arabako Errioxan egingo da.

Основное содержимое страницы с новостью.

Urtez urte berritzen den ekimena da Kantari, baina, aurten bereziki, Araban ezustekoa erabatekoa izan da. Izan ere, antolatzaileen aspaldiko amets bat betetzeko lehen urratsa emango da oraingoan: lehen aldiz, ekimena Gasteiztik kanpo aterako da. Dagoeneko prestaketa lanean daude Añana, Arabako Errioxan, Mendialdean eta Trebiñun, eta gaztetxoak ere beren koreografiak txukuntzen ari dira.

Azken bi kuadrilla horietako ikasleek emango diote hasiera Kantari Arabari, bertako ikasleak urriaren 24an Kanpezuko kultur etxeko agertokira igoko direlako. Ondoren Añanaren txanda izango da, azaroaren 7an egingo dutelako bertako Kantari, Langraiz Okako gizarte etxean. Azkenak Arabako Errioxakoak izango dira: Oionen ariko dira (Guardia zegoen aurreikita hasieran), Antonio Mijangos aretoan, azaroaren 14an. Dagoeneko entseguetan ari dira gaztetxoak. 

Aitor Agiriano Kantariko arduraduna pozik agertu da Kantari hiriburutik kanpo eramateko aurten egongo den aukera dela eta. "Urte asko dira Kantari Gasteizen egiten dugula, urtero urtero, ikastetxeak bidelagun izanda. Horren bitartez, gaztetxoen artean euskara sustatzen ari gara, kultura transmisioaren alde eginez eta guraso zein gaztetxoak inplikatuz. Harreman horiek guztiak indartuz, funtsean". 

Hiriburutik jauzi

Gauzak hala, "indarra hartu duen proiektua denez", eta "aintzat izanda Araba hiriburua baino harago askoz gehiago dela", aurten aspalditik zuten ideia gauzatzeko moduan egongo dira. "Arabako Foru Aldundiak ere Kantari proiektuan interesa agertu zuenez, diputazioarekin eta kuadrillekin elkarlanean aritu gara. Hor ere garrantzitsua izan da, orain arte bezala, Vital Fundazioaren laguntza. Haiek ere proiektua aspalditik ezagutzen dute, besteak beste Gasteizko ikuskizunak askotan beren aretoetan egin ditugulako". 

Momentuz, daukaten asmoa da sei kuadrillatan ekimena txandaka egitea. "Hala, aurten hiru toki horietan egingo ditugu, baina asmoa da datorren urteko udazkenean beste hiru kuadrilletan egitea. Asmoa da bi urtean behin kuadrilla bakoitzean Kantari egon dadila", aurreratu du Agirianok.

Dena ondo atera dadin, dagoeneko lanean ari dira. Eskarmentu nahikoa dute beste eskualde askotan Kantari ikuskizunak egiten, baina, kasu honetan, lehenengo aldia denez, arduradunak aitortu du "makinaria martxan jartzea" beti kostatzen dela. "Proiektua ezagutzera eman behar da, eta ikastetxeetan aurrez aurreko bilerak egiten ari gara Kantari ezagutarazi eta martxan jartzeko".

Geografiaren erronka

Ohiko erronkei landa eremuko berezitasunak gehitu behar zaizkie. "Errealitateak desberdinak dira. Adibidez, Gasteizen gaztetxo pila bat dago Lehen Hezkuntzan, baina kuadrilletan desberdina da egoera; baita kuadrilla batetik bestera ere, noski. Egon garen ikastetxeetan ikusi dugu Lehen Hezkuntzan dagoen haur kopurua ez dela Gasteizko ikastetxeetan dagoena bezain bestekoa, eta distantziak ere handiak dira, adibidez, entseguak antolatzeko". Demografiak ere pisua izan du Mendialdea eta Trebiñu bateratzeko erabakian.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Gorka Urtaran izango da EAJren Arabako hautagaia Espainiako Kongresurako08.2307-10-2026
2Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak01031-08-2026
3Boniatoa eta irasagarra, feria bereziari lehia eginez08.9809-09-2026
4Salbatore Eskupilota Txapelketa abiatu du Gure Txeru Elkarteak013.3101-07-2026
5Liga hasiera onari jarraipena ematen saiatuko dira, bailarako futbol taldeak09.0302-10-2026
6Dulantzik araztegia behar duela gogoratu du EH Bilduk08.5724-08-2026
7Asteazkenetik igandera Salbatore Jaiak 2026 herri oso baten elkarlanari esker019.5204-08-2026
8Aretxabaletako pentsiodunek ekin diete elkarretaratzeei09.4414-09-2026
9Almitza sega elkarteko kideak Europako Taldekako Txapelketa jokatuko dute asteburu honetan09.0712-08-2026
10Galtzakomik euskarazko komikien lehiaketa martxan da09.0328-09-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: alea.eus.