Udalak ospakizunarekin bat egin nahi izan du, Carmeni omenaldi txiki bat eskainiz, Azkoitiko herriaren izenean
25/08/2026 a las 19:40h.
Carmen Unanue Irureta,'Pattana' ezizenaz ezaguna, 1926ko abuztuaren 25ean jaio zen. Gaur 100 urte bete ditu, eta egun berezia ospatzen ari da familia osoaren konpainian. Ilusioz eta emozioz beteriko eguna da etxekoentzat. «Pila bat maite dugu eta oso pozik gaude gaur», diote senideek.
Carmen emakume langilea izan da bizitza osoan. Gaztetan familiaren torloju-enpresan aritu zen lanean eta, bere garaiko emakume askok bezala, erropagintzan ere jardun zuen. Urteekin ere ez zen geldirik egotekoa izan. Besteak beste, ikastolako dantzarientzat jantziak josten zituen, baita behar ziren moldaketak egiten ere.
Izan ere, senarra ere, Julen Sagarzazu 'Julen Txiki', dantzaren munduari oso lotuta egon zen. Carmen 2011n alargundu zen.
Bikoteak lau seme-alaba izan zituen: Mailu, Ina, Belen eta Javier. Azken hori futbolari ezaguna izan zen, eta Realeko harrobiko jokalaria. Tamalez, heriotza ustekabean eta goizegi iritsi zitzaion.
Gaurkoa egun zoriontsua da Sagarzazu-Unanue familian, eta Azkoitiko Udalak ospakizunarekin bat egin nahi izan du, Carmeni omenaldi txiki bat eskainiz, Azkoitiko herriaren izenean.
Sonia Vázquez eta Marijose Arregi zinegotziak Carmenekin bildu dira zoriontzeko, eta oroigarri bat eta lore-sorta bat eman dizkiote.
«Zorionak, Carmen, eta besarkada handi bat 100. urteurrenean!».
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Aramaioar nagusiena, Eustaki Agiriano-Zabala, hil da 102 urte betetzear zegoela | 0 | 15.16 | 23-09-2026 |
| 2 | Maricarmen, the 87-year-old woman whose eviction shook Spain, dies | 0 | 7.09 | 08-10-2026 |
| 3 | Juan Sebastian Elkano etxera itzuli da | 0 | 13.78 | 09-08-2026 |
| 4 | Sahatsa dantza taldeak 50. Urteurrenaren jaialdia aurkeztuko du larunbatean | 0 | 18.7 | 15-09-2026 |
| 5 | El barrio de Rectivia celebra el 105 cumpleaños de su vecina Aurelia Alonso | 0 | 9.07 | 15-09-2026 |
| 6 | Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan | 0 | 10 | 07-09-2026 |
| 7 | Una exposición fotográfica activa la cuenta atrás del 100 cumpleaños de los 'Atzeko kales' | 0 | 14.39 | 01-09-2026 |
| 8 | Muere a los 105 años Cándida Mazón, la bisabuela de Torrelavega | 0 | 9.8 | 17-09-2026 |
| 9 | Baptiste Abadie fête un siècle de vie à Port-la-Nouvelle | 0 | 6.75 | 09-10-2026 |