Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Txupinazo jendetsuarekin lehertu dira Andra Mari jaiak

Дата публикации: 14-08-2026 14:31:00

Sahatsa Dantza Taldeak piztu du Andramaixetako txupinazoa, taldearen 50. urteurrenean

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

14/08/2026 Actualizado a las 16:31h.

Gaur, abuztuaren 14an, Andramari jaietako lehen egun handia ospatzen ari da Azkoitian. Txupinazo jendetsuarekin abiatu dira aurtengo festak, eta abuztuaren 18ra arte luzatuko dira.

Sahatsa Dantza Taldea izan da aurtengo Andramaixetako txupinazoa pizteko arduraduna, taldearen 50. urteurrenaren harira. Eñaut Aldazabalek eta Arantzazu Olaldek piztu dute suziria, Ana Azkoitia alkatearekin eta Juan Luis Lizabe zuzendariarekin batera.

Aurretik, Udalbatza osoak omenaldi xumea egin dio Sahatsa Dantza Taldeari, bost hamarkadatan zehar egindako ibilbidea eta herriari egindako ekarpena aitortzeko. Ana Azkoitia alkateak eskerrak eman dizkie taldeko kide guztiei, eta euskal tradizioak eta folklorea bizirik mantentzeko egin duten lana nabarmendu du, sormena, diziplina eta euskal kulturarekiko eta nortasunarekiko errespetua oinarri hartuta.

«Dantzaren eta txistuaren bueltan, folklorea entziklopedietara, artxiboetara edota okasio urrietara mugatzen dela dirudien garaietan, Sahatsa Dantza Taldea euskal nortasunaren zimendu bihurtu da», azaldu du Azkoitiak, eta jarraitu du: «1976an, trantsizio garaian sortu zen Sahatsa Dantza Taldea. Artean dena egiteko zegoen. Ilusioa eta esperantza ziren orduko motorrak. Tamalez, ez dakit garairik onenak diren euskal identitatea eta euskal kulturarentzat, herri-kontzientziarentzat, herrigintzarentzat, euskara berarentzat. Dakidana da ezin dugula etsi, eta iraganean bezala, etorkizunean ere, zuek ez zaretela lekuko izatera mugatuko. Ez zarete publiko izateko jaioak. Plaza-andreak eta plaza-gizonak zarete. Eragile aktiboak. Dantzari eraikitzaileak. Ondarearen zaintzaileak. Herri honen historiaren parte zarete». Alkateak hitzaldia Sahatsari bizitza luzea eta etorkizun oparoa opa izanez amaitu du.

Sahatsa Dantza Taldearen izenean, Pello Larrañagak hartu du hitza. Taldearen hastapenak eta ibilbidea gogora ekarri ditu Larrañagak, eta kideek tradizioaren, dantzaren, kultura eta folklorearen alde egindako lana goraipatu du. Era berean, dantzan egin nahi duen herritar oro gonbidatu du Sahatsarekin batera egitera. Era berean, eskerrak eman ditu eta gaur udaletxeko balkoian egotea ohore handia dela adierazi du.

Txupinazoa baino lehen, dantzak ere izan du bere lekua udalbatza-aretoan. Bi dantzarik koreografia bana eskaini dute Pablo Sarasate eta Mikel Laboaren obren doinuen laguntzaz, eta horrela girotu dute jaien hasiera.

Newsletter

Eguerdiko 12:00etan, txupinazoa lehertu da Udal Musika Bandak 'Ondo pasau Andramaixek' jo duen bitartean. Ondoren, Parrokiako Abesbatzaren eta Iraurgi Abesbatzaren parte-hartzearekin, guztien artean 'Azkoitia' abestu dute.

Ana Azkoitia alkateak baikortasunez eta jaiak gozatzeko gonbidapenarekin zuzendu zaizkie azkoitiarrei: «Haur, gazte eta heldu, bizi 2026ko Andramaixek! Bizi festak! Eta bizi ondo, eta errespetuz! Andramai hauetan opa dizkizuet damurik gabeko bizipenak, malkorik ekarriko ez duten algarak, oroituko dituzuen konpainiak eta egunak, eta biharamun gozoko gauak. Gora bihotzak! Gora Andramaixek!».

Azkenik, Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu jaiak errespetuan, berdintasunean eta inklusioan bizitzera.

Arratsaldean gehiago

Eguerdiko txupinazoarekin eta erraldoi eta buruhandien kalejirarekin hasi ondoren, jai-giroak herriko kale eta plazetan jarraituko du arratsaldean eta gauean.

17:00etan hasiko dira arratsaldeko lehen ekitaldiak. Haurrek haur parkea izango dute Balda plazan, puzgarriekin eta gazteluekin; gazteek, berriz, gazte parkea izango dute Elkarguneko goiko zelaian.

Jai-giroa areagotzen joango da arratsaldeak aurrera egin ahala. 19:00etan, Deiadar txarangak herriko kaleak musikaz alaituko ditu. Ondoren, 19:50ean, Txalkor Txistulari Taldeak Udalbatza Parrokiara lagunduko du eta Alkate Soinua joko du.

20:00etan, Parrokian, herritarrek eta Parrokiko eta Iraurgi abesbatzek Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Aita Nemesio Otañoren Ave Maria interpretatuko dituzte, zazpi eta bost ahotsetara, hurrenez hurren. Organoan Jose Luis Frantzesena ariko da.

Gauean ere izango da zer ikusi eta zer entzun. 23:00etan, Janus Lester taldeak kontzertua eskainiko du Herriko plazan. Gainera, 23:30etik 02:30era, Gune Morea eta Testing zerbitzuak izango dira eliza atarian, Ailaket elkartearen eskutik, jaietan sexu-indarkeriarekin eta drogen kontsumoarekin lotutako arriskuen inguruko informazioa eta laguntza eskaintzeko.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Amaitu dira aurtengo Andra Mari jaiak08.5219-08-2026
2Andra Mari jaietako hirugarrena: goizetik gauera festan murgilduta014.7616-08-2026
3Dena prest Andra Mari jaiei ongi etorria emateko014.1713-08-2026
4Azkoitiko Udalak Andra Mari jaiak berdintasunean bizitzeko deia egin du09.3211-08-2026
5Kuadrillen Eguna aurtengo jaiak agurtzeko015.2618-08-2026
6Sahatsa dantza taldeak 50. Urteurrenaren jaialdia aurkeztuko du larunbatean018.715-09-2026
7Udalak Andra Marietako giro ona eta parte-hartze handia nabarmendu ditu festen balorazioan010.3321-08-2026
8Ohiko aurreskua azkoitiarrei San Roke egunean08.6717-08-2026
9«Trikiti munduarentzat, hutsunea»020.5303-10-2026
10Sasiordeka 5: Ander Altuna011.7302-10-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 15.88. Источник: www.diariovasco.com.