Abuztuaren 14tik 18ra, Azkoitia musikaz, kulturaz, kirolaz eta herri-ekintzez beteko da, publiko guztientzat pentsatutako egitarau zabalarekin
13/08/2026 a las 17:41h.
Abuztuaren 14tik 18ra, Azkoitia musikaz, kulturaz, kirolaz eta herri-ekintzez beteko da, publiko guztientzat pentsatutako egitarau zabalarekin. Guztira, 60 jarduera inguruk osatzen dute aurtengo programa; besteak beste, kontzertuak, kalejirak, kirol-lehiaketak, ikuskizunak, lehiaketak eta ohiko ekitaldi tradizionalak izango dira.
Andramari jaietako lehen egun handia izango da abuztuaren 14a, ostirala, eta egun osoan zehar hainbat jarduera izango dira herriko kale eta plazetan.
12:00etan, jaiei hasiera emango dien txupinazoa botako du Sahatsa Dantza Taldeak. Une horretan, Musika Bandak 'Ondo pasau Andramaixek' joko du, eta, ondoren, Musika Bandak, Parrokiko Abesbatzak eta Iraurgi Abesbatzak lagunduta, herritarrek 'Azkoitia' abestuko dute.
Jarraian, 12:30ean, Azkoitiko, Txantreako eta Buztintxuriko erraldoi eta buruhandien kalejira egingo da herriko kaleetan barrena.
Arratsaldean, 17:00etan, haurrentzako haur parkea izango da Balda plazan, puzgarriekin eta gazteluekin. Ordu berean, gazteek gazte parkea izango dute Elkarguneko goiko zelaian.
19:00etan, Deiadar txarangak kaleak girotuko ditu bere musikarekin. Ondoren, 19:50ean, Txalkor Txistulari Taldeak Udalbatza Parrokiara lagunduko du eta 'Alkate Soinua' joko du.
20:00etan, herritarrek eta Parrokiko eta Iraurgi abesbatzek Ignacio Busca Sagastizabalen 'Salbea' eta Aita Nemesio Otañoren 'Ave Maria' abestuko dituzte, zazpi eta bost ahotsetara, hurrenez hurren. Organoan Jose Luis Frantzesena arituko da.
Gauean, 23:00etan, Janus Lester taldearen kontzertua izango da Herriko plazan. Azkenik, 23:30etik 02:30era, Gune Morea eta Testing zerbitzuak egongo dira eliza atarian, Ailaket elkartearen eskutik, jaietan sexu-indarkeriarekin eta drogen kontsumoarekin lotutako arriskuen inguruan informazioa eta laguntza eskaintzeko.
Aurtengo egitarauak tradizioa eta gaur egungo proposamenak uztartzen ditu, adin eta gustu guztietarako ekintzekin, Azkoitiko Andramari jaiak herrian zehar ospakizun-giroz betetzeko hilaren 18ra bitartean.
Erraldoien ibilbidea
Jaietan zehar, erraldoiek Azkoitiko kale eta plazak zeharkatuko dituzte, abuztuaren 14tik 17ra bitartean antolatuko diren lau kalejiren bidez.
Abuztuaren 14an, 12:30ean, ibilbidea Kale Nagusian, Olaberri tabernaren parean, hasiko da, eta elizako ataria, Balda plaza eta berriro elizako ataria zeharkatuko ditu.
Abuztuaren 15ean, 12:00etan, erraldoiak Gurea pilotalekutik abiatuko dira, eta Altzibar, Jausoro eta elizako ataria zeharkatuko dituzte.
Abuztuaren 16an, 11:30ean, kalejira San Martinetik abiatuko da eta Trenbidearen Zumardia (Geltoki taberna), Julio Urkixo etorbidea eta Balda plaza zeharkatuko ditu.
Azkenik, abuztuaren 17an, 12:00etan, kalejira Balda plazan hasiko da eta Santa Klara eta Plazaberri zeharkatuko ditu.
Gainera, erraldoi-pilotarien gomazko erreplika txikiak ostiralean bertan, abuztuaren 14an, 11:00etatik 14:00etara, eskuratu ahal izango dira Portaleburu Erakusketa Aretoan.
Barrakak
Barrakak 19ra arte egongo dira Trenbidearen Zumardian. Azken egunean, hilaren 19an, izango da Umeen Eguna eta barraketan prezio murritzagoagatik gozatzeko aukera izango da. Bestalde,18:00etatik 19:00etara bitartean, musikarik ez da jarriko, zaratarekiko tolerantziarik ez duten pertsonek ere guneaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Zapi eta edalontzi berrerabilgarrien banaketa
Udalak festetako zapiak eta 'Ondo pasau, ondo pasau... pasatzeke!' leloa daramaten edalontzi berrerabilgarriak banatuko ditu. Banaketa gaur, abuztuaren 13an, egingo da 18:00etatik 19:30era Kontzejupen, eta baita hurrengo egunean ere, 14an, 10:30etik 11:30era.
Edalontziak Berdintasun eta Prebentzio arloaren ekimenez banatuko dira, jai parekideen aldeko sentsibilizazio-kanpainaren barruan.
Autobus zerbitzu bereziak
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko ditu, herritarrek eta bisitariek Azkoitiko Andramari jaietara modu jasangarri, eroso eta seguruan joateko aukera izan dezaten.
Zerbitzu berezi horiek abuztuaren 14an, 16an eta 18an eskainiko dira. Egun horietan, Azkoititik, Xabier Munibe kaletik, honako irteera hauek egingo dira: 00:40, 01:30, 02:40, 03:30, 04:40, 05:30 eta 06:40ean. Azken zerbitzua, 06:40koa, abuztuaren 14tik 15erako gauean bakarrik eskainiko da.
Ibilbideak honako geldialdiak izango ditu: Azpeitia 00:50ean, 01:40an, 02:50ean, 03:40an, 04:50ean, 05:40an eta 06:50ean (azken hori abuztuaren 14tik 15erako goizaldean soilik); Zestoa, 01:50ean, 03:50ean eta0 5:50ean; eta Zumaia, 02:10ean, 04:10ean eta 06:10ean.
Horiez gain, abuztuaren 18tik 19rako gauean, 03:30ean beste irteera bat izango da Azkoititik, eta 03:55ean Errezilera iritsiko da. Bestalde, abuztuaren 15ean, larunbatean, larunbatetako ohiko gaueko zerbitzuak eskainiko dira.
Ordutegiak Lurraldebuseko webgunean edo erabiltzaileei arreta emateko 900 300 340 telefono-zenbakian kontsultatu ahal izango dira.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Andra Mari jaietako hirugarrena: goizetik gauera festan murgilduta | 0 | 14.76 | 16-08-2026 |
| 2 | Kuadrillen Eguna aurtengo jaiak agurtzeko | 0 | 15.26 | 18-08-2026 |
| 3 | Amaitu dira aurtengo Andra Mari jaiak | 0 | 8.52 | 19-08-2026 |
| 4 | Txupinazo jendetsuarekin lehertu dira Andra Mari jaiak | 0 | 15.88 | 14-08-2026 |
| 5 | Ohiko aurreskua azkoitiarrei San Roke egunean | 0 | 8.67 | 17-08-2026 |
| 6 | Azkoitiko Udalak Andra Mari jaiak berdintasunean bizitzeko deia egin du | 0 | 9.32 | 11-08-2026 |
| 7 | El Ayuntamiento comienza el reparto del programa de las fiestas de Andra Mari | 0 | 13.37 | 06-08-2026 |
| 8 | Udalak Andra Marietako giro ona eta parte-hartze handia nabarmendu ditu festen balorazioan | 0 | 10.33 | 21-08-2026 |
| 9 | Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak | 0 | 10 | 31-08-2026 |
| 10 | Musika, dantza, antzerkia eta irakurketa ikastaroak prest daude | 0 | 9.07 | 04-09-2026 |