Ba al da Altsasun zinema ekoiztetxerik? Bai, bi gehi bat: Nemósine, Visualizas eta... Bergez
13/10/2026 Actualizado a las 06:54h.
Altsasu zinema lurra da. Altsasu eta inguruak. Aspaldian Urbasan filmatu izan ziren, adibidez, 'Patton' eta 'Orgullo y pasion' klasikoak. Hor Igor Legarretaren 'Cuando dejes de quererme' thrillera. Trenbideetako lotune garran-tzitsu horretan Asier Altunak gidatu zuen 'Altsasu' saila. Bertakoak dira Helena Taberna eta Joseba Salegi zinemagileak. Ez da harritzekoa, beraz, hor bi ikus-entzunezko ekoiztetxe izatea. Bata, Javier Galeanoren Nemósine Audiovisual. Bestea, Izaskun Artigasen Visualizas. Orain gutxi hirugarren bat sortu dute Arte Eszenikoak eta Diseinu Grafikoa ikasi zituzten Naiara eta Naroa Bergez Palomo ahizpek, gidoiak idazten trebatzen ari den ama Mari Carmenen laguntzaz eta sostenguz. Bergez Audiovisuals & Arts du izena konpainiak. Handik ateratako lehen lana, hauxe: 'Dos almas'. Donostiako Zinemaldiko aukeratzaileei aurkeztu zieten. Ez zuten ba hautatu. Ez ziren baina desanimatu. Izugarrizko estreinaldi polita egin zuten Altsasun (non bestela?) eta Festhom plataforman sartu, handik munduko zine jaialdi guztietara bidal dezaten. Bitartean, ikasteko asmoz, galdezka jarraitzen dute. Idazten ere... 'Super Hostel', 'Benditos abuelos'.
– Donostiako Zinemaldia bukatu eta hurrengo goizean ezagutu zintuztedan. Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioko protagonistak izan zineten irailaren 27an. Ibili al zineten festibalean kontaktuak egiten, pelikulak ikusten?
– Hasi berriak gara oso eta txikia gure ekoiztetxea. Oraindik ez dugu Zinemaldia bezalako topaketa erraldoian sartzeko aukera handirik izan, ezta jendearekin hitz egitekoa ere. Egia, 'Dos almas' Nafarroako Arte Eszenikoen Eskolarako nire (Naiara) Gradu Amaierako Lana zenez, munduko zinema eskoletako filmak jaso eta proiektatzen dituen Nest sailera aurkeztu genuen. Ez zuten onartu. Ez gintuen, benetan, gehiegi tristatu. Badakigu, ikasten ari gara, prozesuan.
– Ausartak zarete gero, beldurrik pe, lotsarik gabe, zinema munduko jendearengana hurbiltzen zarete porrota zertan egin duzuen galdezka.
– Lotsa? Zergatik? Urte bat baino ez daramat nik (Mari Carmen) gidoiak idazten. Tabakaleran eta 'Nafarroa, zinema lurraldea' programara aurkeztu ditut film luze baterako nik idatzitakoa. Baita labur baterako zirriborroa ere. Ezezkoa erantzuna bai; ikaragarri egokiak aholkuak, ordea.
– Esaterako...
– Espainian, Portugalen, Italian eta Grezian produkzioko buru gisa aritua eta 'Zinema Euskaraz' proiektua kudeatu izan duen Mar Izquierdorekin izandako solasaldiak baliotsuak suertatu zitzaizkigun oso. Beste aholkulari batek, Nafarroan, nire gidoia irakurri ostean 'gailur dramatikoak' sumatzen zituela faltan esan zidan. Ez nion nik horri erreparatu ez bainekien narrazioak gorabehera dramatikoak behar zituenik. Orain ikasi egin dut. Betiereko.
– Disoziaziozko identitate-nahastea hartzen duzue abiapuntu, ardatz 'Dos almas'-en. Erronka itzela!
– Bastante, bai. DIN kasuetan, pertsonak bi nortasun (edo gehiago, 'alter' izenekoak) ditu. Horrek buruko nahasketa dakar. Pentsa ezazu identitate bakoitzak bere nortasun, oroi-tzapenak eta jarrera propio dituela...
– Goia joz hasi zineten zinemagin-tzan, mila demonio! Nondik etorri zitzaizun inspirazioa, Naiara?
– 'Split' filma ikusi nuen, M. Night Shyamalanen 'Múltiple' hori. Protagonistak 23 nortasun ezberdin ditu baina, antza, bat geratzen da agertu gabe... Galdetu nion nire buruari, baita irakasleari ere, zer gertatuko zen identitate bat beste batekin maitemintzen bazen, zoratzen bada. Izango da inon hori jorratzen duen kontakizunik baina guk ez genuen aurkitu. Ausartu nintzen lehena izaten, nire familia eta nire ikaskideekin batera. Irakurri nituen mediku txostenak eta Tom Hollandek antzeztu 'The Crowded Room' ikusi baina ezin asmatu 'auto maitemintze' horri forma ematen. Bat- batean, irakasleak Schanabelen 'La maiposa y la escafandra' ikusteko esan zidan eta...
– Plano subjektiboa aurkitu!
– Horixe, bai. Zelako sentsazioa!
– Plano horren erabilpen primerako eta ausartak zuen laburra beldurrezko pelikula bilakatzen du, barne kilika eragiten duena...
– Ez genuen horrela pentsatua, izan ere azalpen zientifikoak ematen ditugu bukaeran. Pantaila ilunduan agertzen den idazki batekin.
– Irakurri izan dut, bai, 'DIN delakoa haurtzaroko trauma larriekin eta gehiegikeriekin lotzen da gehienetan'. Ados, baina zuen etxean filmaturiko lan honek badu zerbait aztoragarria, fantasiazko zinemaldi muturrekoei gustatuko zaiena...
– Berriro diotsuegu, ez genuen mundu horretan sartu nahi, pentsatu baina hala bada, primeran. Filmaketa ederra oso izan zen. Etxea txiki geratu zitzaigun. Kamerak ez ziren kabitzen. Edo gu ez ginen kabitzen.
– Ikusgai duzue sareetan?
– Osoa ez, jaialdien zirkuito lehian gaudelako. Trailerra bai. Instagramen.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Gorka Bereziartua: Galdera batzuk Okzitaniako Tolosako gertakariez | 0 | 10 | 26-03-2012 |
| 2 | 'Do it yourselfie' | 0 | 7.92 | 26-02-2026 |
| 3 | 'Itsusi-makusi' | 0 | 10.1 | 19-06-2026 |
| 4 | Juanjo Olasagarre: "Herritar moduan gertatu zaigun gauza handi bat izan da euskal gatazka" | 0 | 5 | 07-05-2020 |
| 5 | Moda 360: Amaia Albes | 0 | 9.11 | 21-07-2026 |
| 6 | Sei pelikula eskainiko ditu Ostarrenak datozen hiru hilabeteetan | 0 | 7.72 | 01-10-2026 |
| 7 | AHT eta haren alternatibaz batzarrean | 0 | 5 | 12-02-2026 |
| 8 | 'Euskal Herria euskalduntzeko pausoak' mahai-ingurua | 0 | 5 | 14-06-2026 |
| 9 | «La gente necesita(mos) de otra gente. Para un café, para entrenar. Para ser gente» | 0 | 6.17 | 08-10-2026 |
| 10 | Programació de cinemes del 12 al 16 de juny a l'Alt Empordà | 0 | 23.68 | 11-06-2026 |