Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Igandean iritsiko da Axari Trailen XIII. edizioa

Дата публикации: 11-09-2026 19:08:43

Igandean jokatuko da Mikel Garmendiaren oroimenezko proba, azken urteetako goranzko joerari eutsita

Основное содержимое страницы с новостью.

Josu Zabala Barandiaran

11/09/2026 a las 21:08h.

Idiazabal Kirol Elkarteak antolatutako 13. Axari Trail-Mikel Garmendiaren oroimenezko lasterketa igandean ospatuko da, eta beste behin ere parte errekorrak hausten ari da, urteak pasa ahala. Dagoeneko 500 korrikalariren langa gainditu da eta itxaron zerrendak zabalik daude bai Axari Trail Txikirako, bai Axari Trail probarako.

Korrikalari guztiak batera abiatuko dira 9.30ean, Idiazabalgo plazatik. Ibilbideek aurreko urteetako trazadurari eutsiko diote, beraz, ez da aldaketarik izango mendiko lasterketaren bi distantzietan. Proba laburrak 16 kilometroko ibilbidea eta 750 metroko desnibel positiboa izango ditu; luzekoak, berriz, 25,4 kilometro eta 1.550 metroko desnibel positiboa.

Antolakuntzak 500 korrikalariko kopurua hartuko du kontuan: 300 lagunek egingo dute distantzia motza eta 200ek luzea. Emakumezkoen parte hartzea ere nabarmena izango da, guztira 105 emakume arituko baitira bi probetan. Distantzia laburrean 75 emakumezko izango dira, eta luzean 30.

Emakumeen parte hartzea

Axari Trailek azken urteotan hazkunde nabarmena izan du, eta parte hartzaile kopuruari dagokionez, joera hori argi islatzen ari da. Hasieratik izan du harrera ona probak, baina azken hiru urteetan 500 korrikalariren muga gainditu da izen-ematean. Distantzia laburra azkar bete ohi da, eta luzeak, aldiz, zailtasun handiagoak izan ditu zenbait urtetan plaza guztiak osatzeko.

Idiazabalgo korrikalariek ere presentzia handia izango dute. Parte hartzaileen laurdena inguru herrikoak izango dira, 125 lagun ingururekin. Horrez gain, emakumeen kopuruak goranzko bidean jarraitzen du, nahiz eta distantzia luzean oraindik gizonezkoen aldeko aldea handiagoa izan.

Newsletter

Bi probak Goierri Kopa Traileko hamargarren proba puntuagarriak izango dira, eta horrek are lehiakortasun handiagoa emango dio igandeko jardunaldiari.

Maila handiko korrikalariak

Aurtengo edizioak, gainera, izen ezagun ugari izango ditu irteera lerroan. Distantzia luzean, iazko garaile Gontzal Murgoitio izango da berriro lehian. Haren ondoan, Ibai Larrea, Ander Iñarra eta Hodei Samaniego ere faboritoen artean daude, eta herriko Julen Balerdik ere zeresana eman dezake.

Emakumezkoetan, aurretik Axari Trail irabazi duen Onditz Iturbe izango da, baita iazko podiuma osatu zuten Irati Larrañaga eta Adirane Peñagarikano urretxuarra ere. Distantzia motzean, bestalde, Josu Urrestarazu herritarra eta Azeddine Elhamidi zegamarra aipatzeko moduko izenak dira. Gizonezkoetan Jon Vallejo ere lehiatuko da, eta emakumezkoetan Nora Anton, Maite Etxezarreta eta Maddi Intxausti izango dira kontuan hartzekoak.

Aurtengo edizioa errekorrak hausteko aukera izan daiteke, gainera. 2014an ezarri ziren Axari Traileko errekorrak, eta ordutik ez dira hobetu. Oraingoan, antolatzaileek marka horiek gainditzeko aukera ikusten dute, parte hartzaileen maila dela eta. Eguraldiari dagokionez ere, lokatzik gabeko ibilbidea espero da, eta horrek korrikalariek erritmo azkarragoan aritzeko baldintza egokiak eskain ditzake.

Lasterketaz harago, Axari Trail egun berezia ere izango da. Sari banaketaren ondoren, 800 lagunentzako bazkaria egingo da Igarondo pilotalekuan. Txartelak Batzokian daude salgai, 6 euroan, eta aurrez agortzen ez badira, egunean bertan ere erosi ahal izango dira.

Proba aurrera eramateko, gainera, 100 boluntario baino gehiagoren lana izango da beharrezkoa. Haien laguntzarekin, Idiazabalgo kaleak eta inguruko mendiak berriro ere korrikalariz beteko dira igandean, Axari Trailen hamahirugarren edizioan.

Lasterketa honen ostean, Goierri Kopa Traileko azken proba faltako da soili, urriaren 18an ospatuko den Korosti Trail (Legazpia).

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Ibai Larrea reescribe el récord del Axari Trail en Idiazabal010.9514-09-2026
2Buruntzaldean hasiko du denboraldia Izadi Zaleak elkarteak datorren igandean014.1715-09-2026
3Getariako Mendi Tourraren 7. edizioan mendiko zinemarik onena013.4516-10-2026
4El Trabuko Bidea afronta su sexta etapa desde Etxauri hasta Asiain08.416-09-2026
5Agahîyên Dawî ji Koşka Sipî Derbarê Danûstandinên ligel Îranê05.6220-06-2026
6Войну с США назвали тяжелейшим испытанием для Ирана-5504-07-2026
7Amerîkî Îsal Roja Serxwebûnê ligel Cama Cîhanê Pîroz Dikin07.0904-07-2026
8Иран атаковал танкеры в Ормузском проливе-5520-07-2026
9El Valencia cierra la llegada de su nuevo entrenador, Javier Aguirre011.3420-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 8.01. Источник: www.diariovasco.com.