Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

‘Sendatzen duten hitzak’ tailerra Zaldiko Maldikon urriaren 13tik aurrera

Дата публикации: 07-10-2026 17:05:15

Literatura garaikidea eta idazketa terapeutikoa uztartuko dira Hasier Larretxeak gidatutako bost saiotan. Izena emateko epea urriaren 9an amaitzen da

Основное содержимое страницы с новостью.

Badira gauza batzuk ozenki esan ezin direnak. Galerak, beldurrak, denborak itxi ez dituen zauriak. Orain, denbora luzez isilik daramanari hitzak jartzeko espazioa eskainiko dio Zaldiko Maldiko Elkarteak. Literatura terapeutikoaren tailerra, Sendatzen duten hitzak zuzenduko du Hasier Larretxea idazleak, Zaldiko Maldiko elkarteak antolatuta eta 2 orduko bost saiotan, urriaren 13tik hasita. Literatura garaikidea eta idazketa terapeutikoa uztartuko ditu, baita musika eta hitza ere.

Urriaren 13 eta 26an, azaroaren 9 eta 23an eta abenduaren 14an izango dira saioak. Izena emateko epea urriaren 9an bukatzen da. info@zaldikomaldiko.eus helbidera mezu bat bidali behar da eta prezioa 50 eurokoa izango da publiko orokorrarentzat eta 25 eurokoa Zaldiko Maldiko elkarteko bazkideentzat.

Hasier Larretxeak berak Euskalerrria Irratian kontatu bezala, saioetan, parte-hartzaileek euren "barne narratibak, bizipenak eta esperientziak" jorratuko dituzte idazketaren bitartez, naiz eta idaztea ez den halabeharrezkoa beti. Izan ere, "ez dago idazle onik edo txarrik, hemen bakoitzak bere hitza du, eta hitz hori baliotsua da". Orain arte hainbat liburutegi eta zentrotan eman du tailerra Larretxeak, tartean Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan ere, eta "esperientzia eraldatzaile bat" dela azpimarratu du. "Nire lana gidari izatea izan da, osasun mentalaren inguruan mintzatzen diren literatura testuak eskainiz eta musikaren bitartez momentu argitsuak ere bilatuz".

"Literatura garaikidea abiapuntu hartuta eta musika lagun dugula, idazketa ariketa gidatuak egiten dira saio bakoitzean", azaldu du. Kirmen Uribe, Eider Rodriguez, Piedad Bonnett, Lierni Azkargorta, Iosune de Goñi, Uxue Juarez, Jon Gerediaga, Angel Erro, Oihane Garmendia eta beste egile batzuen testuak irakurriko dira, mina, trauma, memoria eta ahanztura lantzen dituztenak. Musikak —Ludovico Einaudi, Max Richter, Ólafur Arnalds eta beste musikari batzuk— gogoetarako eta idazketarako giroa sortzen lagunduko du. "Saio bakoitzak bi ordu irauten ditu eta partekatzea beti borondatezkoa da. Garrantzitsuena prozesua da".

Euskalerria Irratiko Bigarren Solairua saiora Zaldiko Maldiko Elkarteko kide Ines Castiella hurbildu da tailerraren xehetasunak kontatzera.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Trigger, txelo soinuz bide berriak uztartzen09.2508-10-2026
2Reyes Ilintxeta: “Umoretik landuko dugu elizako ondasunen immatrikulazioen eskandalua”01014-10-2026
3Ede, esentziaren eta basakeriaren artean01019-10-2026
4'Literatura Juntaixek' irakurketa eta musika uztartuko ditu liburutegian08.5222-04-2026
5Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa egin da Landetxe Kultur Aretoan07.3527-08-2026
6Mariasun Landak zahartzaroa izango du aztergai, urriaren 1ean, Kulturaten013.4525-09-2026
7Maddi Ane Txoperena: "Lagun baten heriotzak uzten duen doluari hitzak jarri nahi nizkion"07.0731-07-2026
8Metropoli Forala 2021-10-150515-10-2021
9Lagun kuadrilla andana Gasteizko txupinazoan08.7104-08-2026
10'Bullyingari galga!' aurkeztu dute, bullyingaren prebentzioan eragiteko helburuarekin09.3521-10-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.3. Источник: euskalerriairratia.eus.