Urte luzeko atsedenaldia eta gero, Xahutondo Antzerki Taldeak ‘Hasta el caviar empalaga’ lan berria taularatuko du urriaren 16an Txantrea auzoko Salestarren Zentro Komunitarioan
Nafarroako Izalpeko Santa Gezurra komentuan, ofizialki “ekintza pastoralerako alferrikakotzat” jo dituzten hiru mojek ez dute onartzen haiek bistatik kendu nahi izatea. Ama Miguelak, Sor Urracak eta Sor Emaúsek etxea ixteko zorian ikusten dute. Bitartean, Kayetanok, K-z idatzita, hileta-inperio baten oinordeko eta influgay profesionala ohartu da kabiarrak berak ere okatu egiten duela eta bere luxuzko bizimoduak ez diola dagoeneko graziarik egiten. Bere buruarengandik ihesi doala, Santa Gezurran hartu du ostatu.
Hori da Xahutondo antzerki taldearen Hasta el caviar empalaga antzezlan berriak proposatzen diguna. Urriaren 16an izango da estreinaldia Txantreako Salestarren zentro komunitarioan, 19etatik aurrera. Sarrera doan da edukiera bete arte. Larunbatean berriz, Sanduzelaiko Civivoxera iritsiko da, Iruñeko Udalak antolatutako Hemengo Antzerkiaren 28. erakustaldiaren barruan. Saio hau ikusteko sarrera guztiak agortuta daude jada.
Hasta el caviar empalaga, Jaime Segurak idatzitako antzezlana da. Mariaje Jodarren zuzendaritzapean arituko dira Idoia Izko, Otxin Etxaide, Edurne Azpeitia eta Reyes Ilintxeta. “Aznar Madrilgo Gobernu buru zegoenean, hipoteka legea aldatu zuen eta urte batzuetan, Elizak bere izenean ondasunak immatrikulatzeko aukera izan zuen, notarioa balitz bezala. Horrela, eliza eta baseliza aunitz jarri zituzten haien izenean, baina baita soro, etxe eta herriak ordaindu eta konpondutako hainbat ondasun. Antzezlanak polemika sortu zuen gai hau jorratzen du, umoretik beti ere”, adierazi digu Reyes Ilintxetak Euskalerria Irratiko Bigarren Solairua saioko Egongela elkarrizketa tartean.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Udaletxeak teilatu berria du | 0 | 5 | 17-02-2026 |
| 2 | ‘Sendatzen duten hitzak’ tailerra Zaldiko Maldikon urriaren 13tik aurrera | 0 | 9.3 | 07-10-2026 |
| 3 | Mariasun Landak zahartzaroa izango du aztergai, urriaren 1ean, Kulturaten | 0 | 13.45 | 25-09-2026 |
| 4 | Agirietako ur-jauzia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute | 0 | 5 | 11-07-2026 |
| 5 | "Keinu konplizeak" liburuko poemen errezitaldia Katakraken | 0 | 5 | 04-03-2019 |
| 6 | Metropoli Forala 2024-11-18 | 0 | 5 | 18-11-2024 |
| 7 | Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko | 0 | 10 | 24-07-2026 |
| 8 | Gaetxen nekazal ibilgailuei azterketa egiteko hitzordua atzeratu dute | 0 | 9.15 | 21-10-2026 |
| 9 | CNTko militantea eta Xalbador bertsolaria | 0 | 0 | 21-05-2018 |
| 10 | Xanti Kiroga (REAS): "Ekonomia sozial eta solidarioari buruzko hausnarketa egin eta etorkizunera begira jarriko gara" | 0 | 5 | 08-05-2026 |