Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Gaetxen nekazal ibilgailuei azterketa egiteko hitzordua atzeratu dute

Дата публикации: 21-10-2026 16:33:27

ITEVELESAk jakinarazi du hitzordua hartuta dutenei abisatu diela eta oraindik badirela zita bakan batzuk libre

Основное содержимое страницы с новостью.

Elena Viñas

21/10/2026 Actualizado a las 18:33h.

Azken urteetan bezala, aurten ere eskainiko da Gaetxeko udal eraikinean (Makutso bidea, 5) nekazal ibilgailuei azterketa teknikoa egiteko aukera. Irailaren 23a izan zen lehen eguna eta bigarrena, urriaren 28a izatekoa zena, urriaren 30era atzeratu da. Hala jakinarazi du Udalak prentsa-ohar baten bidez.

Oiartzungo eta inguruko udalerrietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da. Aurrez hitzordua hartzea beharrezkoa da 943 62 63 00 telefono zenbakira deituta (Irungo IAT/ITV). ITEVELESAk (azterketa teknikoa egiteaz arduratzen den erakundea) jakinarazi duenez, geratzen dira hitzordu libre bakan batzuk urriaren 30erako. Hilaren 28rako hitzordua hartuta zutenei ITEVELESAk berak eman die egun-aldaketaren berri.

50,54 euroko kostua du ikuskapenak eta eskudirutan egin behar da ordainketa, diru-kopuru justua eramanda. Beharrezkoa da aseguruaren ordainagiria eramatea.

Zerbitzua ITEVELESAk eta Behemendik (Donostialdea Bidasoako landa garapenerako elkartea) eskaintzen dute, eskualdeko udaletxeen laguntzarekin.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Gozagunea, gazteentzako sexu aholkularitza zerbitzua, orain, astero09.0715-10-2026
2Reyes Ilintxeta: “Umoretik landuko dugu elizako ondasunen immatrikulazioen eskandalua”01014-10-2026
3EAJren «gezurrak eta noraeza» salatu ditu udal gobernuak, DBHren inguruan09.2202-07-2026
4Hegaluzearen zuzeneko salmenta Getarian Kofradiaren eskutik0521-07-2026
5II. Mus txapelketa egingo da ostiral honetan, uztailak 17, Koxka tabernan0516-07-2026
6Uztaileko nobedadeak, udal liburutegian08.8615-07-2026
7Mankomunitateak martxan jarri du Debagoieneko Lankidetza Sarea08.0621-10-2026
8Erraldoiak, azoka, sagardoa eta idi dema Baserritar Egun bikain batentzako08.7104-08-2026
9Elizalde Eskolak bertso bazkari autokudeatua ospatu zuen015.5613-10-2026
10Egunero IKAsten delako 5020518-06-2026

Классификация: Международные. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.15. Источник: www.diariovasco.com.