Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

PlazaBizi ekimena: Santa Barbara parkea "pizteko" jaia urriaren 23an, urte osoan itzungi ez dadin

Дата публикации: 21-10-2026 14:05:00

Arimazubi eta ingurua "bizigarriago" egiteko sortutako PlazaBizi ekimenak Santa Barbara Piztu Jaia antolatu du urriaren 23rako, 17:00etatik 20:00etara. Helburua da Santa Barbarako "altxorra" arrasatearren "topagune eta bizikidetzarako gune" izatea. Urriaren 22ra arte eman daiteke izena, 688 62 68 66 telefono zenbakira deituta. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Urriaren 23ko jai hainbat elkarterekin elkarlanean azaldu du PlazaBiziko koordinatzaile Agurtzane Loidik: "Gure helburuetako bat da herriko natura-guneak gehiago erabiltzea eta horregatik erabaki genuen jai bat antolatzea Santa Barbaran bertan, altxor hau gehiago erabili dezagun; espazio eder honek hainbat erabilera izan ditzakeela erakutsi nahi dugu. Hainbat elkarterekin eta Udalarekin batera antolatu dugu; ea eguraldia lagun dugun...". 

Hiru orduko egitaraua

Horretarako ume, gazte zein helduendako ekintzak antolatu dituzte: txalaparta; margo eta sendabelar tailerrak –mundu hori ezagutzeko eta haien propietateak ikasteko aukera egongo da–; haur eta familiendako Altxorbarbara jolasa; PlazaBizi ekimenaren baitan orain arte egindako lanak erakusten dituen argazki-erakusketa –ur txorroten ondoan–; eta bizikleta bat, bi patinete eta "mugikortasun aktibo baterako" osagarrien zozketa. Horrez gain, ekintzok girotzeko trikitilariak, pandero-joleak eta txistulariak ere ibiliko dira "zirkuituan" zehar; eta jaiari amaiera emateko Pentsauko Jatzu taldearen kontzertua ere antolatu dute ur txorroten inguruan, 19:00etan.

'Altxorbarbara', Santa Barbarako altxorraren bila

Santa Barbara Piztu Jaiko ekintza esanguratsuenetako bat da Altxorbarbara jolasa, 5 eta 10 urte arteko umeentzat prestatu duena Txatxilipurdik, eta Muzibarko biribilguneko pergolatik abiatuko dena (17:00). "Santa Barbara jolasaren bitartez ezagutzeko aukera izango dute izena eman duten umeek", dio Loidik.

Prozesua amaitu, proiektuak segi

PlazaBizi ekimena komunitatea erdigunean jarri duen herri-eredu bat garatzeko bi urteko prozesua izan da "herriak eta auzoak bizigarriagoak" egiteko. Loidik azaldu duenez, abenduan amaituko da esku-hartze zuzenen aroa baina horrek ez du esan nahi PlazaBizi orduan amaituko denik: "Kutxa Fundazioaren diru-laguntza bati esker haziak ereiten aritu gara azken bi urteotan, eta Santa Barbarako jaiak ere badu helburu lan hori erakustea. Espero dugu jarri ditugun hazi horiek fruituak ematea etorkizunean; PlazaBizi ez da abenduan amaituko, geratzeko etorri den dinamika bat da". Arimazubi eta ingurua aukeratu zen lanketarako, trantsizioko gune esanguratsua delako eta bertako auzotarrek zein eragileek interesa eta parte-hartzeko borondatea agertu zutelako. Gainera, azaldu dutenez, etorkizunean beste auzo edo herrietara esportatu daitekeen ekimena edo esperientzia da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Santa Barbara Piztu Jaia ospatuko da ostiralean Plazabizi ekimenaren baitan01022-10-2026
2Erdiguneko plazak betetzeko deia egin dute Gasteiz Euskararen Hirian08.3407-10-2026
3Prebentzioan eta kalteen konponketan oinarritutako garbiketa ordenantza berria Arrasaten08.9621-10-2026
4Sarrigurendik egin dugu Irrintzi Plaza saioa5731-01-2019
5Argimalutak taldearen 'Txondor plaza' kale antzerkia izango da bihar Odietan07.3505-09-2026
6Korrikaren hasiera, zuzen zuzenean0504-04-2019
7Baionako Bestak Uztailaren 15etik 19ra : eguerdiko giroa San Andres plazatik5715-07-2026
8Baionako Bestak Uztailaren 15etik 19ra : eguerdiko giroa San Andres plazatik2615-07-2026
9Oriokok, urteko batzar orokorra ospatuko du astelehenean0511-07-2026
10Irratsaio berezia egin dugu Barañaindik 0518-10-2018

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 13.47. Источник: goiena.eus.