Ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etan, euskal musika eta dantza uztartzen dituen 'Harira' lana aurkeztuko dute
22/10/2026 Actualizado a las 17:23h.
Julen Alonso trikitilari oriotarrak eta Oinkari Dantza Taldeak 'Haria' ikuskizuna eskainiko dute ostiral arratsalde honetan Orion. Euskal musika eta dantza uztartzen ditun emanaldia Karela kiroldegian izango da, 19:00etan hasita.
'Haria' ikuskizuna Julen Alonso musikariak eta Villabonako Oinkari Dantza Taldeak sortu dute elkarlanean. Euskal tradizioa eta eguneroko bizitza ditu oinarri, emozio eta sentimendu ezberdinetatik bidaiatzen duen bitartean. Musikari oriotarra izango da protagonista, trikitixan, ahotsean eta pianoan, eta berarekin batera arituko dira taula gainean perkusioan Iker Telleria, baxuan Amaiur Cajaraville, gitarran Gorka Urra, panderoa eta ahotsean Uxue Kerejeta, teklatuan Beñat Armentia eta Oinkari Dantza Taldeko dantzariak.
Julen Alonso gaztetatik egon da trikitiaren munduari lotua. Urte luzez trikitixa txapelketatan parte hartu ondoren, bere musika garatzen hasi zen, hainbat lan eta ikuskizun eginez.
Ostiral arratsaldean zuzenenean entzuteko aukera, Orioko udalak Udazkeneko programazioaren barruan antolatutako ekitaldian. Sarrerak, Karelako leihatilan erosi daitezke, 10 eurotan.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Julen Alonso eta Oinkari dantza taldearen ikuskizuna, Aiako Probalekuan | 0 | 5 | 16-07-2026 |
| 2 | Ostiral eta larunbatean ospatuko dute haurrak Alkate Txiki Eguna | 0 | 6.27 | 21-10-2026 |
| 3 | 'Hamelingo Txirularia' ikuskizun musikalaz gozatzeko aukera, larunbat honetan, Baztartxon | 0 | 9.15 | 16-10-2026 |
| 4 | Adin oroko dantzariek hartuko dute herria | 0 | 12.49 | 18-05-2026 |
| 5 | 'Ipuinetatik jabekuntzarantz' ipuin kontaketa saioa, ostegunean Itziar Saenz de Ojerekin | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 6 | Izazpe abesbatza, Arantxa Rodriguez, Sara Zufiaurre eta Gabriel Mesadoren kontzertua | 0 | 5 | 12-06-2026 |
| 7 | Folk doinuak entzungo dira gaur San Lorentzon | 0 | 9.27 | 22-07-2026 |
| 8 | Bertso musikatuen saioa Bertso Asteari hasiera emateko | 0 | 5 | 08-07-2026 |
| 9 | Argimalutak taldearen 'Txondor plaza' kale antzerkia izango da bihar Odietan | 0 | 7.35 | 05-09-2026 |
| 10 | Hiru eguneko egitarauarekin ospatuko du Kulturazek 15. urteurrena | 0 | 14.55 | 22-10-2026 |