Ipuin ospetsuan oinarrituta dago eta familia osoari zuzendutako euskarazko musikala da. 17:00etan izango da
Eli Aizpuru
Azkoitia
16/10/2026 a las 14:24h.
BAM! Bergara Antzerki Musikala konpainiak 'Hamelingo Txirularia' ikuskizuna eskainiko du larunbaten, urriaren 17an, 17:00etan, Baztartxo Antzokian. Hamelingo Txirularia ipuin ospetsuan oinarrituta dago eta familia osoari zuzendutako euskarazko musikala da.
Honela dio anztezlanaren sinpsiak: Grimm anaiek jasotako kondaira kontatzen du istorioak. 1284ko ekainaren 26an Hamelingo herrian izandako ezbeharra kontatzen du. Arratoi izurrite bat agertu zen, eta honi irtenbidea emateko asmoz, inguruko txirulari ezezagun batek ordainsari baten truke arratoi guztiak akabatuko zituela zin egin zuen.
Herritarrek proposamena onartu eta txirulariak bere txirularen soinuaz arratoiak Hamelingo herritik atera zituen. Arratoiak akabatu eta herritik atera ostean, herritarrek ez zuten beraien hitza bete eta ez zioten agindutako ordainsaria eman txirulariari. Orduan, txirulariak herritarrek beraien hitza betetzen ez zutela ikusirik mendeku gisa herriko haurrak bere txirularen soinuaz erakarri eta herritik eraman zituen. Azkenean, txirulariak atsekabeturik eta herritarrengan eragindako minaz jabeturik haurrak herrira itzultzea erabakiko du.
Sarrerak eskuragarri daude www.entradium.com atarian.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Julen Alonso eta Oinkari Dantza Taldearen ikuskizuna Orioko Karela Kiroldegian | 0 | 8.4 | 22-10-2026 |
| 2 | Donostiako Musika Hamabostaldiak hiru geltoki izango ditu Debagoienean | 0 | 7.69 | 20-07-2026 |
| 3 | Santa Barbara Piztu Jaia ospatuko da ostiralean Plazabizi ekimenaren baitan | 0 | 10 | 22-10-2026 |
| 4 | Amoranteren kontzertua, ostegunean, Arrasateko gaztetxean | 0 | 14.65 | 20-10-2026 |
| 5 | Obras de compositores vascos en el concierto del sábado en Hernani de la Banda de Euskal Jaiak | 0 | 9.02 | 16-09-2026 |
| 6 | Urolako trenak protagonismo berezia izango du ostiral honetan hasiko den 'Udako Musika Printzak' zikloan | 0 | 5 | 09-07-2026 |
| 7 | Bergarako Musika Bandaren kalejira eta kontzertua, Antzuolako kaleak musikaz betetzeko | 0 | 5.78 | 18-07-2026 |
| 8 | Dantzaleku bihurtuko da Itzurun hondartza larunbatean | 0 | 8.67 | 09-07-2026 |
| 9 | Indamendi Mendi Bazkunak Palentziako Mendilerrora irteera antolatu du Pilarikako zubirako | 0 | 10 | 16-09-2026 |