Zazpi karpa tematiko egokituko dituzte plazan eta klima aldaketaren inguruko kontzientziazioa eta jasangarritasuna landuko dira, 10:00etatik aurrera
Eli Aizpuru
Azpeitia
21/10/2026 Actualizado a las 13:23h.
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak antolatuta, Ihoberen eta Energiaren Euskal Erakundearen lankidetzarekin, Klima eta Energiaren Astea ari dira egiten, urriaren 16tik 25era, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Egitasmo horren barruan, Klima Azoka da jarduerarik aipagarrienetako bat. Hamar herritan egingo dute, eta horietako bat da Azpeitia. Ostiralean, urriak 23, izango da.
Zazpi karpa tematiko egokituko dituzte plazan eta klima aldaketaren inguruko kontzientziazioa eta jasangarritasuna landuko dira, jolasen eta jarduera interaktiboen bidez. «parte hartzaileek jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari buruzko edukiak ezagutzeko eta klima aldaketari aurre egiteko egunerokoan har daitezkeen neurriak aztertzeko aukera izango dute», esan dute antolatzaileek.
Jarduerak bi txandatan egingo dira. 10:00etatik 14:00etara, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta egongo da azoka. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 18:00etara, herritar guztiek parte hartu ahal izango dute. Eguraldi txarra egiten badu, bertan behera geratuko da Klima Azoka. Informazio gehiago nahiz gero, www.asteklima.eus atarira jo daiteke.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Agorregiko burdinola eta errota funtzionamenduan izango dira asteburu honetan | 0 | 7.43 | 21-10-2026 |
| 2 | Energiaren, elikaduraren eta garraioaren erronkei erantzuteko elkartuko dira eskualdeko eragileak | 0 | 10 | 21-10-2026 |
| 3 | Bertan behera geratu da bihar egitekoa zen Klima Azoka | 0 | 10 | 22-10-2026 |
| 4 | Asteazkenean egingo dute argazki rallyko sari banaketa ekitaldia | 0 | 5 | 21-06-2026 |
| 5 | Abuztuak 4 - Egitaraua: Txupina, Etzakit, Akerbeltz... | 0 | 21.11 | 04-08-2026 |
| 6 | Bi mozio izango dira aztergai aiatzeko udalbatzarrean | 0 | 15 | 25-05-2026 |
| 7 | Erdiguneko plazak betetzeko deia egin dute Gasteiz Euskararen Hirian | 0 | 8.34 | 07-10-2026 |
| 8 | Argimalutak taldearen 'Txondor plaza' kale antzerkia izango da bihar Odietan | 0 | 7.35 | 05-09-2026 |
| 9 | Argitalpen azokatik aritu gara zuzenean | 0 | 5 | 21-11-2019 |