Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Energiaren, elikaduraren eta garraioaren erronkei erantzuteko elkartuko dira eskualdeko eragileak

Дата публикации: 21-10-2026 11:28:05

Hitzordua urriaren 28an, datorren asteazkenean, izango da, goizeko 9:00etan, Azpeitiko Basazabal jauregian

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

21/10/2026 Actualizado a las 13:28h.

Iraurgi Berritzenek, Laienek -Urola Erdiko Ingurumen eragileak- eta Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Beizama, Aizarnazabal eta Errezilgo udalek 'Urola Erdia Ispiluaren Aurrean' prozesua ipini zuten abian pasa den urte amaieran, eskualdeko erronka sozial eta ingurumeneko nagusiak modu ulergarrian azaltzeko, kanpaina bateratu batean. Honela, kanpainak nola mugitzen garen, nola berotzen garen edo zer erosten dugun, etorkizuneko Urola Erdian izango duten eragina azaleratu nahi du.

'Urola Erdia Ispiluaren Aurrean' prozesuaren barruan, energia, elikadura eta garraioaren arloko erronkei erantzuteko estrategiak zehaztuko dira. Udaberrian herritarrei zuzendutako hitzaldi-zikloa egin zen, eta ondoren parte-hartze saioak antolatu ziren eskualdeko herrietan. Oraingoan, jasotako gogoeta eta lehentasunetatik abiatuta, eskualdeko eragileen ikuspegia eta jarduteko aukerak jarriko dira mahai gainean.

Hurrengo lan saioa Azpeitian izango da, datorren urriaren 28an, asteazkenez. Herritarrek eta gizarte-eragileek trantsizio ekosozialari begira adostu zituzten lehentasunak. Orain, esparru bakoitzean aurrera egiteko lehentasunezko jardun-ildoak identifikatzea da helburua, eskualdean energiaren, elikaduraren eta garraioaren arloko erronkei erantzuteko.

Eskualdeko hainbat sektoretako eragileek hartuko dute parte: industria, hezkuntza, merkataritza, ekintzailetza, turismoa, gizarte-eragileak, administrazioa eta interesa duten herritarrak. Denen artean, datozen urteetarako lan-ildoak proposatuko dira. Lan-saioa 'Urola Erdia Ispiluaren Aurrean' prozesuaren beste urrats bat izango da.

Goizeko 09:00etan abiatuko da jardunaldia, Basazabal jauregian. Hiru adituk esperientzia inspiratzaileak aurkeztuko dituzte, ondorengo lanerako abiapuntu gisa.

Hiru esperientzia

Elikaduraren arloan ariko da estraineko gonbidatua. Mikel Romanek Tokixan aurkeztuko du, Debagoienako Elikadura Estrategiaren esperientzia. Tokiko elikadura-sistema indartzeko administrazioaren, lehen sektorearen, enpresen eta gainerako eragileen arteko lankidetza du oinarri.

Newsletter

Garraioaren arloan, Diego Gomezek, INTRAko kideak, Urola Erdiko garraioaren ekintza-plana aurkeztuko du. Urola Erdiko mugikortasunaren diagnostikotik abiatuta, garraioaren alorrean egingo diren urrats nagusiak azalduko ditu. Ekintza-planaren aurrerapena izango da, publiko egin aurretik.

Azkenik, energiaren atalean Eider Murgoitiok, Goienerreko kideak, energia-trantsizioak eskualde bati planteatzen dizkion erronkak eta horiei komunitatetik erantzuteko dauden aukerak aurkeztuko ditu, tokiko ikuspegitik eta urte hauetan guztietan metatutako esperientziatik.

Entzutetik, adostera

Antolatzaileek aurreratu dutenez, «ez da ohiko hitzaldi-jardunaldi bat izango». Behin adituen aurkezpenak entzunda, lan-mahaiak osatuko dira eta eragileek horietan jardungo dute, modu berezi batean. Izan ere, elikadura, garraioa eta energia bereizita landuko dira. Helburua honako galdera honi erantzutea da: Zer egin nahi dugu Urola Erdian datozen urteetan, arlo bakoitzean aurrera egiteko?

Mahai bakoitzean, «erronka nagusiak kontrastatuko dira, eskualdean martxan jar daitezkeen proiektuak aztertuko dira eta lehentasunezko jardun-ildoak identifikatuko dira», aurreratu dute. Hurrengo urratsak zehaztea da helburua: zer egin, zer lehenetsi eta zer eragileren arteko lankidetza behar den identifikatzea.

Amaieran, taldeetan landutakoa partekatuko da, eskualde osorako ikuspegi bateratua osatzeko.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Agorregiko burdinola eta errota funtzionamenduan izango dira asteburu honetan07.4321-10-2026
2Klima eta Energiaren Astearen baitan, Klima Azoka egingo da ostiral honetan07.3521-10-2026
3Gaba Baltza elkarrekin gozatzeko deia egin dute herriko hainbat eragilek09.319-10-2026
4Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko0517-01-2019
5'Ipuinetatik jabekuntzarantz' ipuin kontaketa saioa, ostegunean Itziar Saenz de Ojerekin01023-09-2026
6Udako programazio bereziko azken jarduerak, Astigarragako Gaztelekuan07.918-07-2026
7'Mendiak eta elikadura' hitzaldia antolatu du Anaitasuna mendi bazkunak0520-05-2026
8Prebentzioan eta kalteen konponketan oinarritutako garbiketa ordenantza berria Arrasaten08.9621-10-2026
9Euskarazko Wikipedian astronomiari lotutako gaiak hobetzeko zikloa, Iruñeko Planetarioan0516-10-2018
10Basauri reúne danzas ancestrales y no faltarán arcos, castañuelas o espadas08.3615-09-2026

Классификация: Партнеры. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.