Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Gipuzkoako IV. Tripaki Lehiaketan hirugarren saria eskuratu du Latz tabernak

Дата публикации: 20-10-2026 13:53:42

Lehen aldia zuten azkoitiarrek halako txapelketa batean parte hartzen, eta gustura daude jasotako oroigarriarekin

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azkoitia

20/10/2026 a las 14:13h.

Pasa den zapatuko arratsalde euritsuari tripaki usainarekin eta giro ezin hobearekin egin zieten aurre Arrasaten. Bertan jokatu zen Gipuzkoako IV. Tripaki Lehiaketa . Bi txapelketa jokatu ziren: harategiena, laugarren aldiz, eta taberna zein jatetxeena, bigarrenez, eta azken honetan azkoitiarrak izan ziren protagonistetako batzuk. Izan ere, Latz tabernak, lehiaketako hirugarren saria eskuratu zuen. Izaskun Zubimendi sukaldariak prestatu zuen platera eta behin sariaren berri jakinda, Zubimendi berak eta Jon Ander Larramendi Latz tabernako arduradunak jaso zuten oroigarria.

Kategoria berean, Elgetako Haizea taberna izan zen irabazlea.Iaz ere, Elgetara joan zen lehen saria, estraineko edizioan. Bigarren postua Arrasateko Ezkina tabernarentzat izan zen.

Bestalde, lehiaketak laugarren edizioa bete du harategien kategorian eta hau Arrasateko Otamendi harategiak jaso zuen.

Lehen aldia

Estreinako aldia zuen Latz tabernak halako lehiaketa batean eta hirugarren postua «sorpresaz» hartu badute ere, bazekitela «tripaki onak egoten direla gurean», esan dute saridunek.

Elgetako tripakiak probatzera joan behar dutela ere adierazi dute. «Onak izango dira, bigarren urtez irabazi dute-eta», esan du Larramendik.

Gustura daude sariarekin. Izan ere, «herri mailan zaila da zerbait irabaztea eta Gipuzkoa mailan izanda, are eta zailagoa», esan du. Beraz, Latz tabernara gerturatu beharko dute tripaki onak probatu nahi dituztenek.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Abuztuak 4 - Egitaraua: Txupina, Etzakit, Akerbeltz...021.1104-08-2026
2Leitzan lehertu da festa giroa hilaren 15a arte014.3510-08-2026
3Getariako itsas parrilla balioan jartzeko ekimena igandean0520-07-2026
4Keta Babyauto, Soraluze mendean, hartuta sailkapen buruan kokatu da01014-10-2026
5Ithaka, Anari eta Ke Lepo taldeen zuzeneko emanaldia0517-07-2026
6Reyes Ilintxeta: “Umoretik landuko dugu elizako ondasunen immatrikulazioen eskandalua”01014-10-2026
7Egoitz Fraile, Lizar Jai taldeko kidea0130-01-2018
8Herri batzarra, gaur Ganbaran015.3705-08-2026
9Udaltzain batek jazarpena jaso zuen txosnagunean, argindar arazo bat konpontzera joan zenean01002-07-2026
10Euskararen saltsa berpizteko5613-06-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.