Atzo, eguena, egin zuten Aramaion iraileko osoko bilkura eta aho batez onartu zuten abuztuaren 8ko eguraldiak eragindako kalteak konpontzeko obretan Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ez kobratzea. Neurriaren helburua da herritarrek kalteak konpontzeko egin beharreko obrak erraztea, besteak beste, kanaloiak eta luzeroak konpontzeko lanak.
Asier Agirre alkateak atzoko ohiko osoko bilkuran azaldu zuenez, abuztuaren 8ko gertakaria "ikaragarria" izan zen Aramaiorentzat, eta herritarrak dagoeneko hasi dira neguari begira kalteak konpontzeko lanak prestatzen. Udalak "zergak salbuesteko" duen baliabidea ahalik eta azkarren martxan jartzea nahi izan du, herritarrei dagoeneko egiten ari diren obra-baimenen eskaerei erantzun ahal izateko. Alkatearen arabera, gutxienez zortzi edo hamar eskaera jaso dituzte dagoeneko.
Kalte guztien zenbatekoa oraindik ez dutela kalkulatu azaldu du Agirrek. Bereziki, basoko kalte handiak izango direla aurreikusten du Udalak. "Herri mailan ikusten dena handia izan da", adierazi du, baina mendietan ere kalte handiak izan direla nabarmendu du. Horren ondorioak datozen urteetan ere nabarituko direla ohartarazi du, "mendi-sail handiak hilda" daudelako.
Bestalde, Euskara Plana ere aho batez onartu zuten osoko bilkuran.
Galderak eta eskariakGalde-eskeen tartean, Aitor Axpe herritarrak liburutegiko langilearen lan-baldintzei buruz hitz egin zuen. Azaldu zuenez, langilea Udaleko langilea denez, eskubide eta betebehar batzuk dagozkio. Axpek adierazi zuen aurretik beste udal batzuetan egindako hiru urteko aldiak aitortu dizkiotela, baina Aramaioko Udalean egindako aldia oraindik ez diotela aitortu, eta, ondorioz, dagokion kopurua ez duela nominan kobratzen.
Horrez gain, langileak egin beharreko lanen deskribapena ere eskatu zuela azaldu zuen. Axperen arabera, horrelako dokumentuek normalean 17-18 orrialde izaten dituzte, baina liburutegiko langilearen kasuan dokumentuak bi orri baino ez ditu.
Azkenik, aparteko ordainketan 257 euro bakarrik jaso dituela ere azaldu zuen.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Materia organikoaren gaineko zikloa etxean ixteko, ikastaroa egin dute | 0 | 9.03 | 24-09-2026 |
| 2 | Aramaioarrek txotx egin dute herriko erlezainen omenez | 0 | 9.05 | 20-09-2026 |
| 3 | Antolakuntza talde berria "oso pozik" agertu da Aitor Arana Mendi Martxak utzitakoarekin | 0 | 13.78 | 20-09-2026 |
| 4 | Aramaioko II. Pala Txapelketarako izen-ematea zabalik dago | 0 | 18.26 | 24-09-2026 |
| 5 | Ur edangarria ondo kudeatzeko deia Udalak, ur-mozketarik ez izateko | 0 | 14.17 | 22-09-2026 |
| 6 | Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean | 0 | 9.3 | 21-09-2026 |
| 7 | Sagardoa izan da protagonista asteburuan Elgetan eta Aramaion | 0 | 10.79 | 21-09-2026 |
| 8 | Aramaioar nagusiena, Eustaki Agiriano-Zabala, hil da 102 urte betetzear zegoela | 0 | 15.16 | 23-09-2026 |
| 9 | 'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean | 0 | 5.73 | 25-09-2026 |
| 10 | San Martin Pilota Txapelketari ekin diote 167 pilotarik; 29 aramaioarrak dira | 0 | 12.15 | 24-09-2026 |