Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Materia organikoaren gaineko zikloa etxean ixteko, ikastaroa egin dute

Дата публикации: 24-09-2026 07:17:50

Gaur egun 159 etxebizitzak egiten dute etxeko konpostajea Aramaion eta ikastaroaren helburuak izan dira orain arte etxeko konpostajea egiten ez zuten herritarrek ikasteko aukera izatea, eta, bestetik, dagoeneko egiten dutenei zalantzak argitzeko eta partekatzeko espazio bat ematea.

Основное содержимое страницы с новостью.

Etxean sortzen diren hondakin organikoak modu deszentralizatuan kudeatzeko aukerak azaldu zituzten martitzenean, hilak 22, udaletxeko osoko bilkuren aretoan egindako etxeko konpost ikastaroan. Gorbeialdeko Kuadrillak eta Aramaioko Udalak antolatu zuten, hondakin organikoen kudeaketa etxean bertan egiteko ezagutzak eta tresnak emateko.

Egungo egoera

Egun, etxeko konpostajeko familia erabiltzaile kopurua guztira, 159 etxebizitza –edo familia– dira Aramaion; auzo-konpostaje guneetan 83 familiak parte hartzen dute; eta horiez gain, konpost gune propioa jarri zuten martxan aurreko ikasturtean eskolan, jantokiko hondar organikoak zein sukaldekoak kudeatzeko.

Bi helburu

Gorbeialdeko Kuadrillako Ingurumen teknikari Jon Toñak azaldu duenez, bi helburu ditu ikastaroak: "Alde batetik, orain arte egiten ez zutenek ikasteko aukera izatea; eta, bestetik, dagoeneko egiten dutenei zalantzak argitzeko eta partekatzeko espazio bat ematea".

Izan ere, Gorbeialdeko udalerriek urte batzuk daramatzate hondakinen kudeaketa eredu deszentralizatuaren aldeko apustua egiten. Toñaren arabera, landa izaerako udalerriak izanik, "iraunkortasunaren ikuspuntutik, zentzudunena da organikoa bertan kudeatzea". Horretarako, hainbat aukera ematen dituzte, eta horien artean dago etxeko konpostatzea.

Aramaion, gainera, konposta aspalditik dago nahiko barneratuta herritarren artean. "Jendeak aspalditik dauka ohitura hori, eta oso barneratuta dagoela esango nuke", azaldu du Toñak. Hala ere, ikastaroek praktika hori egin nahi duten herritar berriei ere bidea irekitzen dietela azpimarratu zuen.

Ikastaro praktikoa

Saioaren helburua ez zen izan materia organikoaren deskonposatze prozesua modu teorikoan azaltzea: "Oso tailer praktikoa izaten da. Helburua da modu praktikoan edozeinek bere etxean konpostagailu baten maneiua nola egin behar duen ikastea".

Horretarako, konpostagailuaren kudeaketarako oinarrizko irizpideak azaldu zituzten, eta etxean sortzen den materia organikoa nola tratatu erakutsi zuten. Zalantzak ere argitu zituzten. Izan ere, dagoeneko konposta egiten duten herritarrentzat ere baliagarria da ikastaroa. "Askotan, konposta egiten dutenek zalantza bertsuak izaten dituzte, edo oztopo edo arazo ia berak", dio Toñak. Esperientziak partekatzea eta arazo horiei irtenbidea ematea ere ikastaroaren parte izan ziren.

Konposta egiten hasi nahi duten herritarrek beharrezko materiala eskatu ahal izango dute udaletxean. Horrela, hondakin organikoen sorrera jatorrian murrizteaz gain, materia organikoaren zikloa itxi eta lurzorura baliabide hori itzultzea sustatu nahi dute.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Aramaioarrek txotx egin dute herriko erlezainen omenez09.0520-09-2026
2Etxeko konpostatze ikastaroa egingo dute gaur Aramaion06.7822-09-2026
3Aramaioko Udalak aho batez onartu du abuztuaren 8ko kalteengatik obren zerga salbuestea05.6925-09-2026
4Antolakuntza talde berria "oso pozik" agertu da Aitor Arana Mendi Martxak utzitakoarekin013.7820-09-2026
5Aramaioko II. Pala Txapelketarako izen-ematea zabalik dago018.2624-09-2026
6'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean05.7325-09-2026
7Ur edangarria ondo kudeatzeko deia Udalak, ur-mozketarik ez izateko014.1722-09-2026
8Sagardoa izan da protagonista asteburuan Elgetan eta Aramaion010.7921-09-2026
9San Martin Pilota Txapelketari ekin diote 167 pilotarik; 29 aramaioarrak dira012.1524-09-2026
10Asteazkenera arte eska daitezke alokairurako dirulaguntzak016.1926-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.03. Источник: goiena.eus.