Sagardoaren Eguna ospatzen ari dira gaur, domeka, Aramaion. Sagardoa dastatzeko aukera egon da herriko hamaika baserrietan eta etxeetan egindako ekoizleen eskutik, eta, sagardoaz gain, talo postua, kalejira eta sagar-dantza egin dira eguna ospatzeko. Aurtengo txotx irekieran Aramaioko erlezainak omendu dituzte.
Txotx irekierarekin hasi dute Sagardoaren Eguna Aramaion, eta aurten herriko herriko Fermin Etxebarria, Xabier Herrarte, Jon Ortueta, Jesus Gardoki eta Roberto Aginagalde erlezainek hartu dute horren ardura. Hasiera ekitaldian, Andere Arriolabengoak eta Anitz Abarrategik bertso bana eskaini die erlezainei, eta jarraian ireki dute txotxa erlezainek.
Urteetan egiten diharduten lana eskertu du Udalak irekiera ekitaldian, eta "pozik" jaso dute aitortza herriko bost erlezainek: "Gu erlezainak gara erlegintza asko gustoko dugulako. Hortaz, eskertzen dugu herria gugaz oroitu izana", adierazi du Roberto Aginagaldek. Horrez gain, erleek ekosistema osasuntsu mantentzeko egiten duten lana nabarmendu du. Izan ere, erlerik gabe sagardoa bera askoz ere eskasagoa izango litzateke: "Polenizazioa oso garrantzitsua da landareentzako; eta erlerik gabe seguru nago ia ez zirela baratzik ezta fruitu arbolik egongo".

Hasiera ekitaldiaren ostean, Lagun Artean dantza-taldeak Sagar-dantza dantzatu dute, eta baserritar ekoizleek haien sagardo-postuak zabaldu dituzte herritarrentzako. Aurten, hamaika baserrietatik ekarritako sagardoa dastatu ahal izan dute plazan: hain zuzen ere, Aldeko, Peruena, Uribarriazpikotxiki, Goixenengo, Aundi, Enrikena, Untzena, Salezan, Ipurtotz, Uxar eta Aurrekoetxebarri baserrietan ekoiztutakoa.
Edalontzia erosita, sagardo guztiak —eta plazan egiten ari ziren sagar-zukua— dastatzeko aukera izan dute herritarrek. Bien bitartean, Gesaltza fanfarreak musikaz girotu du plaza.

| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Sagardoa izan da protagonista asteburuan Elgetan eta Aramaion | 0 | 10.79 | 21-09-2026 |
| 2 | Materia organikoaren gaineko zikloa etxean ixteko, ikastaroa egin dute | 0 | 9.03 | 24-09-2026 |
| 3 | Etxeko konpostatze ikastaroa egingo dute gaur Aramaion | 0 | 6.78 | 22-09-2026 |
| 4 | Aramaioko Udalak aho batez onartu du abuztuaren 8ko kalteengatik obren zerga salbuestea | 0 | 5.69 | 25-09-2026 |
| 5 | San Migel jaiak ospatuko dituzte asteburuan Etxaguenen | 0 | 7.56 | 25-09-2026 |
| 6 | Aramaioko II. Pala Txapelketarako izen-ematea zabalik dago | 0 | 18.26 | 24-09-2026 |
| 7 | 'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean | 0 | 5.73 | 25-09-2026 |
| 8 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 9 | Dagoeneko festetan dira Artadin | 0 | 8.62 | 26-09-2026 |