Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Udako soberakinekin kontserbak egiteko garaia iritsi da

Дата публикации: 16-09-2026 20:56:35

Udare tomatea eta piper gorria ugari dago Zuhaiztiko postuetan, eta Plaza Nagusian geroz eta sagar gehiago

Основное содержимое страницы с новостью.

Tere Madinabeitia

Ordizia

16/09/2026 a las 22:56h.

Baratza duten batzuk diotenez, aurten tomate ugari izan dute, eta alperrik ez galtzeko, poteetan sartzen hasiak dira. Udazkena iristearekin batera egin ohi den lana da, eta datozen hilabeteetarako kontserbaz hornitzea da helburua. Baina gehienek ez dute izaten soberakinik eta tomatea, erosi egiten dute. Horiei begira, Ordiziako azokan badago eskaintza, udare tomatearena zehazki. Azken asteetan Zuhaiztiko postuak gorriz jantzita daude tomateari esker.

Postu horietako bat Aguraingo Javier Lacallerena da. Urtero izaten ditu tomate kaxak eta kaxak salgai, eta aurten ere ez du hutsik egin, erosleen pozerako. Udare tomatearen kiloa 0,90 euroan du salgai, hamar inguruko kaxan erosten bada. Kilo solteak erosiz gero, prezioak gora egiten du eta kiloa 1,5 eurora arte dago salgai fruta saltzaileen postuetan.

Tomatearekin batera, piper gorria ere badute aukeran Zuhaiztian, kontserban egiteko. Momentuz Najerano motakokoa da nagusi, eta Errioxako Leiva herrikoa da ugariena. Kiloa 1,70 eurotik gora dago. Laster iritsiko dira piper mota gehiago: piko, pikillo, morroa eta bola.

Plaza Nagusian, berriz, sagarrak eta kuiak dira garai honetako izarrak. Sagarren artean geroz eta aukera gehiago dago, eta azkenak iritsi direnak Galiwa eta Urreztai dira, lehena Gabiriako Jose Antonio Elosegik eskainita, eta bigarrena Errezilgo Simon Aizpuruk. Bi kasuetan, kiloa 3,5 euroan dago salgai.

Bete-betean dago baita ere mahatsaren denboraldia, eta Goierrin ere jasotzen dela esan behar da. Duela gutxi Miren Jauregik izan zuen salgai, eta atzo, Aramako Arantxa eta Maite Zurutuzak ere eskaini zuten. Alejandriako Moskatela zela azaldu zuten, eta kiloa 5,5 euroan jarri zuten saltzen. Bi ahizpa hauen postuan, bestalde, aster urdinak eta Jerusalemgo orburuaren lore horiak ere bazeuden salgai, sorta 5 euroan.

Kuiak ere aipatu behar dira, aukera zabala dagoelako plazako postuetan: Gernika, euskal kuia, Potimarron, Etampeseko gorria, tronpeta...

Newsletter

Bestetik, ikastetxeetan eta elkarteek ikasturte berria hasi dutenez, D'Elikatuz zentroa hasi da berriz ere taldeen bisitak egiten. Atzo estreinatu zuten kanpaina berria, Alegiko herri eskolako ikasleekin. Beren kabuz joanda, bestalde, Pasai Antxoko ehundik gora jubilatu ere ibili ziren ferian bisitan.

Eta amaitzeko, hauxe izan zen perretxiko eskaintza: 120 kilo onddo (24-32 euro), 30 kilo ziza hori (18-22 euro) eta 20 kilo gorringo (24-40 euro).

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Piper gorria, hurra eta euria, abuztuko lehen feriako izarrak01005-08-2026
2Udazkena eztiarekin eta indabarekin iritsi da Ordiziako azokara08.423-09-2026
3Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
4«Xarma etapa berri honetan irudikatzen dut artista bat bezala»01019-09-2026
5Ugarte eta Estibariz onenak San Anton Biran01027-07-2026
6Giro ederrean ari dira ospatzen Sagardoaren Eguna Elgetan06.1419-09-2026
7Iturzaeta Herri Eskolan burutzen ari diren hobekuntza-lanak amaitzear013.721-08-2026
8Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak01031-08-2026
9Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak01005-08-2026
10Kaletxikiko auzo harrotasuna, soka dantzan islatuta01005-07-2026

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.34. Источник: www.diariovasco.com.