Uterga-Agirrezabala bigarren da sailkapenean, Matxin III-Barricart hirugarren eta Zeberio II-Ion laugarren, azken jardunaldietako emaitzen ostean
20/08/2026 Actualizado a las 16:15h.
Dagoeneko jokatu dira XXI. Nafarroako Foru Komunitateko Erremonte Txapelketa Profesionala – G.P. Terresis Magna-ren laugarren eta bosgarren jardunaldiak, hiru azpeitiarren parte-hartzearekin.
Alde batetik, Agirrezabalak, Utergarekin bikotea osatuz, 35-32 irabazi zion Otxandorena-Otano bikoteari. Matxinbentako erremontistak Santacarako frontoian jokatu zuen partida joan den igandean. Norgehiagoka estua izan zen, txapelketako liderra baitzuten aurkari. Izan ere, Otxandorena-Otanok ordura arte jokatutako bi partidak irabaziak zituzten; Uterga eta Agirrezabalak, berriz, partida bakarra zuten jokatuta, eta hura ere irabazi egin zuten.
Otxandorena-Otanok sendo ekin zioten partidari, eta aurretik jarri ziren markagailuan (0-4, 7-12 eta 8-13). Uterga-Agirrezabalak, ordea, sei tantoko segida baliatu zuten 14-13 aurreratzeko, eta abantailari eutsi zioten 35. tantora iritsi arte. Hala, txapelketako bigarren garaipena eskuratu zuten, 35-32ko emaitzarekin. Garaipenak, hala ere, ez die lidergoa eman, Otxandorena-Otanok puntu bat eskuratu baitzuten, 32 tantora iritsi zirelako.
Ion eta Matxin III
Bestetik, egun berean, Sartagudako frontoian, Ion eta Matxin III. Matxin III-Barricart bikoteak 23-35 hartu zuen mendean Ion-Zeberio II, partida bizi eta lehiatuan.
Norgehiagoka oso parekatuta hasi zen, baina pixkanaka Matxin III-Barricart bikotea bere erritmoa ezartzen eta markagailuan tartea zabaltzen hasi zen (9-14 eta 10-15). Gerriko gorridunek, ordea, azkar murriztu zuten aldea. Barricartek atzeko koadroetan nagusitasuna erakutsi zuen eta Ionek aurrean, partida bikaina osatu zuen azpeitiarrak: sei tanto egin zituen eta akats bakarra baino ez zuen egin. Horri esker, Matxin IIIk aurrealdean erosoago eta gehiago jokatu ahal izan zuen eta oso fin aritu zen honek ere: 22 tanto egin zituen, aurrelari azpeitiarrak orain arte jokatu duen neurketa onenetako batean, eta Zeberio II neutralizatzea lortu zuen.
Matxin III-Barricart bikoteak, beraz, joko-maila ona erakusten jarraitu zuen eta markagailuan tantoak pilatzen joan zen, 23-35eko emaitzarekin garaipena eskuratu arte.
Emaitza horiekin, Uterga-Agirrezabala bigarren postuan dago txapelketako sailkapenean, zortzi punturekin. Matxin III-Barricart hirugarren da, sei punturekin, eta Zeberio II-Ion laugarren, puntu batekin.
Azpeitiarrek asteburu honetan jokatuko dituzte txapelketako seigarren, zazpigarren eta zortzigarren jardunaldiei dagozkien partidak. Larunbatean, Hendaian, Zeberio II-Ion Sagaseta-Mitxeoren aurka arituko dira, eta Uterga-Agirrezabala Matxin III-Barricarten aurka. Igandean, berriz, Espinalen, Zeberio II eta Ionek Otxandorena-Otanoren aurka jokatuko dute.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Agirrezabalak eta Matxin III.ak aurrera jarraitzen dute Nafarroako txapelketan | 0 | 9.22 | 25-08-2026 |
| 2 | Ugarte eta Estibariz onenak San Anton Biran | 0 | 10 | 27-07-2026 |
| 3 | Jone Arriaran eta German Aranburu, txapeldun Zarautzen | 0 | 10 | 02-09-2026 |
| 4 | Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean | 0 | 9.3 | 21-09-2026 |
| 5 | Agerre Goikoa baserriak irabazi du Errezilgo XIII. Sagardo Txapelketa | 0 | 10 | 05-10-2026 |
| 6 | Agirrezabala disputará este sábado la final del Torneo Comunidad Foral de Navarra de remonte | 0 | 10.4 | 02-10-2026 |
| 7 | Porrot mingarria jaso du Mondratek (2-7) | 0 | 8.26 | 03-10-2026 |
| 8 | Amets Aizpuruak ostegunean lehiatuko du Bertsolari Gazteen L. Lizardi Saria | 0 | 10 | 26-08-2026 |
| 9 | Askotariko irteerak, Bizi Urria Debagoienean ekimenaren baitan | 0 | 5.34 | 29-09-2026 |