Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Danborrek astindu ziztuzten sanmielak

Дата публикации: 27-09-2026 16:33:26

Magale ikastetxeko gazteek danbor eta barril soinuez bete zituzten herriko kaleak

Основное содержимое страницы с новостью.

Erea Cobas

Urnieta

27/09/2026 a las 18:33h.

San Miel jaietako urteroko ohiturak jarraituz, Magale Ikastetxeko ikasleek danbor- eta barril-soinuez esnatu dute herria igande honetan. San Juan plazatik hasita eta toki berdinean bukatuta, danbor-joleek ibilbide biribila burutu dute Urnietako kaleetan barrena murgilduz, Zubieta eta Etxeberri plazetan geldialdi bereziak eginez eta lauzpabost abesti joz.

50 haur baino gehiago bildu dira goizeko 11:40an Magale Ikastetxeko ateetan, bertatik denak batera herriko plazara hurbiltzeko. Guraso, anai-arreba eta aiton-amon ugari ere gerturatu dira haien haurren momentu berezia ikustera. Ikusle txikienek haien danborrak ere eraman dituzte, Magaleko ikasleekin batera instrumentuak energia eta gogo handiz kolpatzen laguntzeko.

Eguraldi eguzkitsua lagun izanda, haurrek ibilbide guztia egin dute eta beroari aurre egiteko arduradunek urez betetako spray batzuk zeramatzaten umeak freskatu ez ezik, hauek dibertitu zitezen.

Danbor- eta barril-joleez gain, ikurrin-eramaileek ere haien protagonismoa izan dute, izan ere, San Juan plazako oholtzaren gainean ibili ziren gainontzekoak kontrolatzen. Parte-hartzaile txikienak haiekin egon dira ibilbide osoan zehar ikusleei goxokiak botatzen.

Urte luzeak daramatza ikastetxean danborrarekin Urnietako festak girotzen. «Nik txikitan beti hartzen nuen parte eta asko gustatzen zitzaidan, orain nire alaba janzkera honekin ikusteak asko pozten eta harrotzen nau», azaldu zuen Urnietako bizilagun batek nostalgiaz.

Arratsaldean, buruhandiak

Arratsaldean buruhandiek hartu dute danbor-joleen erreleboa, haurrek hainbeste miresten duten unea. Buruhandiek, erraldoiek eta txistulariek Urnietako kale guztiak zeharkatu dituzte umeen atzetik korrika ateraz, hauek buruhandiak zirikatzen zituzten bitartean. Urnietarrak hainbeste gogorekin itxaron dituzten festak erdialdera iritsi diren arren, oraindik jai giro asko geratzen da aurretik.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Xoxokak giro ederrean agurtu ditu jaiak08.4611-10-2026
2Ugarte eta Estibariz onenak San Anton Biran01027-07-2026
3Azpeitiarrek indartsu jarraitzen dute Nafarroako G.P. Terresis Magna erremonteko txapelketan02220-08-2026
4Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak01005-08-2026
5Jone Arriaranek eta German Aranburuk beste bi txapelketa irabazi dituzte09.3818-08-2026
6Bezeroei eskainitako begirada samur eta hurbila01006-08-2026
7Baratzak lehor badaude ere, leka gorriak hazi dira07.6629-07-2026
8Jolasteko aitzakiarik ez da falta izan Artadin08.827-09-2026
9'Ganbara', emakume baten gotorlekua014.3923-06-2026
10Ikasgela zerbitzua igandeetan ere erabili ahal izango da01029-05-2026

Классификация: Происшествия. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.