Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Lehenengoz, Gau Beltza berreskuratuko da Azkoitian datorren urriaren 31n

Дата публикации: 22-10-2026 05:53:05

Euskara Mahaiak, herriko eragile eta gurasoekin elkarlanean 'Gau Beltza' edo 'Arimen Gaua' ospatzeko egitaraua antolatu du

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azkoitia

21/10/2026 Actualizado 22/10/2026 - 07:53h.

Udazkenetik negurako trantsizioan, egunak gero eta laburragoak eta gauak ilunagoak diren garaian, hainbat erritu eta ospakizun egin izan dira Europako herrialde askotan, baita Euskal Herrian ere. XX. mendearen erdialdera arte, urriaren 31 inguruan Arimen Gaua edo Gau Beltza ospatzeko ohitura oso errotuta egon zen Euskal Herriko hainbat herritan.

Santa Ageda bezalako neguko ospakizunek neguari agur esan eta lurraren biziberritzea iragartzen duten bezala, Gau Beltzarekin udari agur esan eta neguari ongietorria ematen zitzaion.

Urte sasoi honetan, natura lokartu egiten da, nolabait hil, udaberrian berriro esnatu eta indarberritzeko. Horregatik, gau hori hildako arbasoak oroitzeko eta omentzeko erabiltzen zuten. Aldi berean, espiritu gaiztoak uxatzeko, trapu zaharrekin mozorrotu eta maskarak janzten zituzten.

Gau Beltzaren ospakizuna xumea baina esanahiz betea zen. Kalabazak, arbiak eta bestelako barazkiak hustu, aurpegi beldurgarriak irudikatu eta barruan kandelak jartzen zituzten. Haurrek eta gazteek kandelak ezkutatzen zituzten bide bazterretan, eta gaztaina erreak jaten zituzten. Horrez gain, etxez etxeko eske-errondak egiten zituzten, neguko beste jai batzuetan bezala. Ohitura horien bidez, udako zikloari amaiera ematen zioten, eta neguaren etorrera ospatzen zuten.

Euskal Herria erritu eta tradizio ugariko lurraldea da, baina ohitura horietako asko denborarekin galtzen joan dira. Tradizioek bizirik jarraitzeko, ordea, garai berrietara egokitzeko gaitasuna behar dute. Horren erakusgarri da Gau Beltza, azken urteotan Euskal Herrian indarra hartzen eta gero eta herri gehiagotara zabaltzen ari den ospakizuna.

Gauzak honela, Azkoitian ere Gau Beltzaren ohitura berreskuratu nahi da eta «antzinako tradizioen

Newsletter

arabera berrinterpretatzeko ahalegina» egin da Euskara Mahaitik. «Egun horren bueltan indarra hartzen ari diren kontsumo ohiturei alternatiba eskaini nahian gure herriko toki batzuetan eta Euskal Herriko hainbat herritan antolatzen den ospakizunei begira jarri gara», azaldu dute.

Bide horretan, herriko eragile eta gurasoak batu dira eta egitarau «xume bat» prestatu dute urriaren 31rako nahiz aurreko egunetarako. Lehenengoz, urriaren 31koa euskal tradizioan oinarritutako ospakizun eguna izango da Azkoitian.

Urriaren 6an Josu Ozaita antropologoak 'Gau Beltza ez da Halloween' hitzaldia eskaini zuen Elkargunean. Gaian kokatzen hasteko lehen hitzordua izan zen. Orain hiru eguneko ospakizunak izango dira aurretik.

Urriaren 29an eta 30ean, osteguna eta ostirala, Gau Beltzerako mozorroa egiteko eta kalabazak husteko tailerra izango da Berdura Plazan, 5-12 urteko umeentzat. 5-7 urte bitarteko haurrak helduek lagunduta joan beharko dute. Oihal edo izara zuria eraman beharko du parte hartzaile bakoitzak. Kalabazak, berriz, antolatzaileek eramango dituzte. Tailerretan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da.

Urriaren 31n, larunbatean, mozorrotuta egingo dute kalejira , Ugarteigaran baserritik (kanpoko igerileku ondoan) Berdura plazara, Bizkargi musika eskolako panderojoleekin. Ipuin kontaketa izango da Berdura plazan, Josune Gorostegiren eskutik. Ondoren, gaztaina banaketa egingo da eta beldurrak sutara botata itxiko da egitaraua.

  • Egitaraua
    • URRIAK 29 ETA 30 17:30-19:30. Gau Beltzerako mozorroa egiteko eta kalabazak husteko tailerra, Berdura Plazan, 5-12 urteko umeentzat. URRIAK 31 18:15: Kalejira Ugarteigaran baserritik (estali gabeko igerilekuaren ondoan) Berdura plazara mozorrotuta, Bizkargi musika eskolako panderojoleekin. Ondoren, gaztaina banaketa eta beldurrak sutara.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Gaba Baltza elkarrekin gozatzeko deia egin dute herriko hainbat eragilek09.319-10-2026
2‘Gaua’ filma ikusgai egongo da Gasteiz, Zinema Hiria zikloan08.4421-08-2026
3Datorren ostegunean hasiko da Zumaiako 42. Musika Jaialdia010.9623-07-2026
4Elizalde Eskolak marrazki lehiaketa antolatu du iganderako01011-06-2026
5Zezen Beltz elkartea: «Zezen txikiak bueltatzea asko eskertu du jendeak»07.920-10-2026
6'Euskal Herriko Mugak Oinez' liburuaren aurkezpena ekainaren 3an0529-05-2026
7Zezenak eta haren inguruko ekitaldiek hartuko dute asteburua07.915-10-2026
8Euskaraz bizitzeko eta euskara ospatzeko01010-10-2026
9Abuztuaren 3tik aurrera itxita, Goiz Eguzkiko bulegoa020.5318-07-2026
10Bizitzaren "une gazi-gozoei" kantuan Ateri taldearen estreinako diskoan015.5617-07-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.46. Источник: www.diariovasco.com.