Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Zezenak eta haren inguruko ekitaldiek hartuko dute asteburua

Дата публикации: 15-10-2026 19:36:43

XVII. Zezen Beltz asteburua berrikuntzekin dator larunbat eta igande honetan

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

15/10/2026 a las 13:42h.

Asteburuan ospatuko da XVII. Zezen Beltz asteburua, Azpeitian. Beraz, ohi bezala, zezenak eta honen inguruan antolatutako ekitaldiek hartuko dute protagonismoa herrian.

Zezen Beltz ellarteak antolatutako ekitaldien artean berrikuntzak ere badaude. Izan ere, 2022az geroztik egin gabeko sokamutur txikia berreskuratuko dute, eta igandean paella dastatzeko aukera izango da, ohiko parrilladaren ordez.

Larunbatean, urriak 17, 12:30ean sokamutur txikia egingo dute Lopene ganadutegiko zezenekin, eta ondoren zezen txikiak eta poniak izango dira plazan. Arratsaldean, 17:00etan, Grand Prix ikuskizuna egingo da zezen plazan, lau kuadrilaren parte-hartzearekin. Ondoren, 16 urtetik gorakoentzako zezen bolaztatuak izango dira. Grand Prixerako sarrerak bost euroan eros daitezke Berdie, Jim Clark, Mendizabal, Pastorkua eta Eguzkitzan. Larunbata eguerdira arte egongo dira tabernetan sarrerak salgai, eta 16:00etatik aurrera, zezen plazako leihatilan salduko dituzte.

Igandean, urriak 18, 12:30ean sokamutur txikia egingo dute Arno ganadutegiko zezenekin, eta ondoren zezen txikiak eta poniak izango dira plazan. Eguerdian, paella dastatzeko aukera eskainiko dute herriko plazan. Arratsaldean, 17:15ean, helduen entzierroa egingo dute Artzubiatik plazara eta bueltan, Lopene ganadutegiko zezenekin; ondoren, 16 urtetik gorakoentzako zezen bolaztatuak izango dira Artzubian. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 16 urtetik gorakoentzat izango da ekitaldia.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Zezen Beltz elkartea: «Zezen txikiak bueltatzea asko eskertu du jendeak»07.920-10-2026
2Lehenengoz, Gau Beltza berreskuratuko da Azkoitian datorren urriaren 31n08.4622-10-2026
3"Janari pozoitua aurkitzeari diot beldurrik handiena"0526-04-2026
4Zaldieroaren eta Barandiaranen hegiak01011-03-2010
5Keta Babyautoko bi taldeak sailkapeneko buruan kokatu dira zelaian eta aretoan01020-10-2026
6Uztaileko nobedadeak, udal liburutegian08.8615-07-2026
7Xanistebanetan hesiak zaintzeko lan-eskaintzan izena emateko epea irekita023.3307-07-2026
8Elizalde Eskolak marrazki lehiaketa antolatu du iganderako01011-06-2026
9Solaria Zierbana Solar 3 proiektua bertan behera utzi dute0524-04-2026

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 7.9. Источник: www.diariovasco.com.