Hasiera bikaina eman diote denboraldi berriari asteburuko garaipenekin lehen postura igotzeko
20/10/2026 a las 14:28h.
Hasiera ezin hobea ematen ari dira Getariako Keta Babyautoko bi taldeak, zelaikoa eta aretokoa. Ekin besterik ez diote egin denboraldiari baian oso ondo hasi dira eta bi taldeak euren sailkapeneko burura igo dira.
Areto futboleko taldeak ostiralean jokatu zuen Sahatsaga kiroldegian Gorengoen Mailako bigarren jardunaldia, lehenengoa zaleen aurrean. Lehen jardunaldia irabazita zetozen eta etxean garaipen bikaina lortu zuten.
Aurkaria Idiazabal taldea zen eta partidan gol ugari egon ziren, sei getariarren alde eta lau bisitarientzat. Arostegi eta Gonzalez izan ziren golegile onenak bina sartu ondoren. Sailpanenean buruan daude 6 punturekin eta bi talderekin berdinduta, Urrestilla eta Altza.
Nagusi Asti TxikinZelaiko futbol taldeak, Zarautz B zuen aurkaria eta erraz nagusitu ziren Martin Alguacilen jokalariak. Lehen gola etorri bitartean, izan zituzten aukera gutxi batzuk baina Iñaki Alonsoren golak dena errzatu zuen.
Ordutik aurrera aldapa bera jarri zitzaion getariarrei norgehiagoka. Lehen zatia amaitu aurretik, Julen Esnal eta Kepa Arangurenek 0 eta 3koa jarri zuten.
Bigarren zatian Aitor Andreanok zabaldu zuen gol zaparrada 0-4koa ezarriz, eta oraindik Esnal eta Arangurenek euren bigarren golak sartuta 0 eta 6koa igo zuten markagailura.
Bost jardunaldi jokatuta, getariarrak bakar bakarrik geratu dira sailkapen buruan, 12 puntu batuta. Lehen partida galdu zutenetik oso indartsu azaltzen ari dira eta ostiral honetan Iraeta futbol zelaian lehen postu hori mantentzen saiatuko dira iluntzeko 21:00etatik aurrera Intxurre taldearen aurka.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Keta Babyauto, Soraluze mendean, hartuta sailkapen buruan kokatu da | 0 | 10 | 14-10-2026 |
| 2 | Indamendi MBk mendiko eski talde bat sortzeko bilera antolatu du | 0 | 9.18 | 22-10-2026 |
| 3 | Ikurrina omendu dute blusa eta neskek | 0 | 7.74 | 05-08-2026 |
| 4 | Ostiral eta larunbatean ospatuko dute haurrak Alkate Txiki Eguna | 0 | 6.27 | 21-10-2026 |
| 5 | Zezenak eta haren inguruko ekitaldiek hartuko dute asteburua | 0 | 7.9 | 15-10-2026 |
| 6 | Elizalde Eskolak bertso bazkari autokudeatua ospatu zuen | 0 | 15.56 | 13-10-2026 |
| 7 | Gaba Baltza elkarrekin gozatzeko deia egin dute herriko hainbat eragilek | 0 | 9.3 | 19-10-2026 |
| 8 | Ines Osinaga: "Potente dator datorren ikasturtea ere, proiektu interesgarri askorekin" | 0 | 8.57 | 24-07-2026 |
| 9 | Julen Alonso eta Oinkari Dantza Taldearen ikuskizuna Orioko Karela Kiroldegian | 0 | 8.4 | 22-10-2026 |
| 10 | Bazkari herrikoi batekin itxiko du GAEk ospatzen ari den 50. urteurrena | 0 | 14.17 | 22-10-2026 |