Bestalde, igandean, 'Sorginduak' txotxongilo antzerkia izango da Sanagustin kulturgunean
Eli Aizpuru
Azpeitia
07/10/2026 Actualizado a las 21:36h.
Ostiralean, urriaren 9an, aurkeztuko da Azpeitian urriaren 30etik azaroaren 22ra bitartean egingo den Euskal Antzerki Topaketen edizio berria. Aurretik ordea, kaleak girotzen hasteko 'Mikra' antzezlanaz gozatzeko aukera izango da larunbat honetan, 12:00etan, Done Jakue kalean.
'Mikra' ikuskizuna genero-funtsez, rol-identitateez eta botere-harremanez aritzen den zirku garaikideko antzezlana da. Begirada kritiko bezain poetiko baten bidez, ikusleari bere buruari eta bere inguruneari buruzko hausnarketa eragiten dion konpromiso sozialeko sorkuntza da.
Igandean, txotxongiloakBestalde, Katapulta ekimenaren baitan, 'Sorginduak' txotxongilo antzerkia izango da Sanagustin kulturgunean igandean, urriak 11, 16.30ean hasita.
Sorginduak Donostian sortutako txotxongilo-antzerki konpainiada, Celeste Caruso eta Cristina Torres artistek osatua. Konpainiaren lan nagusia 'Prudenen Bidaia' da, musika eta txotxongiloak uztartzen dituen familia osoarentzako ikuskizuna. Musika, teknika bisual indartsuak eta magia uztartzen ditu emanaldiak.
Antzezlanerako sarrera doakoa izango da.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Mikel Bustamante amurrioarra izango da Miguel Angel Blanco 'Blanco' filmean | 0 | 8.52 | 08-10-2026 |
| 2 | Ederki pasatu dute berrobiarrek festen hasieran | 0 | 15.56 | 27-08-2026 |
| 3 | Kimubatek 'Bertatik Mahaira' showcookinga antolatu du datorren irailaren 17rako | 0 | 9.25 | 01-09-2026 |
| 4 | San Migel jaiak ospatuko dituzte asteburuan Etxaguenen | 0 | 7.56 | 25-09-2026 |
| 5 | Azoka, Intxortako igoera, patata-tortilla lehiaketa, eta kontzertuak zapatuan | 0 | 10 | 17-09-2026 |
| 6 | Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 7 | Mijoa auzoak asteburu honetan ospatuko ditu San Jeronimo festak | 0 | 10 | 25-09-2026 |
| 8 | El relevo festivo pasa este fin de semana a San Lorenzo | 0 | 9.3 | 30-07-2026 |
| 9 | Erik Truffazekin abiatuko da Dazz Jazz jaialdia | 0 | 10 | 29-09-2026 |
| 10 | Celtas Cortos, Efecto Pasillo y La Cabra Mecánica se suman a la fiesta | 0 | 8.31 | 27-08-2026 |