Jende ugari gerturatu zen herriko artisauen lanak ikustera eta Txisteratik ekimenarekin bat egiteak «publikoa erakarri zuen»
Eli Aizpuru
Azpeitia
05/10/2026 Actualizado a las 21:10h.
Artisau Mahaiak eta Artiekin elkarteak antolatuta, artisau azoka egin zen Azpeitiko plazan pasa den larunbatean eta antolatzaileak «oso gustura» agertu dira herritarren aldetik izandako harrerarekin. «Goizetik jende ugari ibili zen postuetan eta salmenta ere ona izan zen, beraz, oso balorazio ona egiten dugu».
Antolatzaileek hala erabakita Kulturazeko kideekin adostuta zehaztu zuten hitzordua, Txisteratik magia egitasmoarekin bat, eta aipatzekoa dela adierazi dute, «horrek ere jende asko erakarri batzuen gurera», esan dute.
Bestalde, eguraldia lagun izanak ere hitzorduari beste disdira bat eman zion, izan ere, «justu dena jaso genuen unean egin zuen euritara eguraldiak eta horrek ere gure alde jokatu zuen», esan dute antolatzaileek.
Azpeitiko Artisau Mahaiak eta Artiekin artisau elkarteak antolatu zuten azoka, udalaren laguntzarekin. Denera, 21 artisauk jarrizituzten postuak plazan. Honakoak izan ziren: Aldaxka, Ametsen Txokoa, Amuki, Arroxa zeramika, Belargi, Belarri-Tako, Breuvery Land, Harri Hari, Ibon Elorri, Kirei bitxiak, Kiribil, Kiribilak, Kohpao Studio, Kosta itsas egurrak, Maik Bags, Mairi, Magnolia, Marabina, Miara, Oihele eta Sualma izan dira postuak jarri dituztenak.
Hurrengo Artisau Azoka abenduaren 19an egingo dutela aurreratu dute herriko artisauek eta data horretara begira eta Gabonak ere gertuan izanda, «herritarrak erosketak bertan egitera» animatu dituzte.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 'Igarako Errota: ura elikagai bihurtuz' tailerra esainiko dute larunbatean | 0 | 9.34 | 13-08-2026 |
| 2 | «Flamenkoa eta pop rocka nahastea lan arriskutsua da» | 0 | 8.52 | 12-09-2026 |
| 3 | Azken izpiak, momentuz | 0 | 10 | 06-10-2026 |
| 4 | Aritz Galarragak 'Izan gizona' saiakera literarioa aurkeztu du | 0 | 8.98 | 10-09-2026 |
| 5 | Arte Ederren Museoak eraikinaren sustrai esklabistak aitortu ditu 'Arrastoa' eskulturarekin | 0 | 9.38 | 05-10-2026 |
| 6 | Argazkiak aurkezteko epea zabalik, Mendizale Asteko lehiaketarako | 0 | 24.79 | 19-09-2026 |
| 7 | Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak | 0 | 10 | 31-08-2026 |
| 8 | Jai-giroa nagusi Buruntzan, auzoko festen harira | 0 | 15.26 | 18-08-2026 |
| 9 | Galtzakomik euskarazko komikien lehiaketa martxan da | 0 | 9.03 | 28-09-2026 |
| 10 | Etxebizitzarekin negozioari ez! Etxebizitza-parke publikoa denontzat | 0 | 17.14 | 19-09-2026 |